“Apostólicas Etxea” jantoki soziala birdiseinatzeko mapatze- eta entzute-prozesuan aurrerapenak

Practice Lab

Azaroaren 16an, interpretazio kolektiboko saio bat egin genuen, EDE fundazioarekin eta Imagorekin batera. Saio horretan, mapatze- eta entzute-prozesuan bildutako eta aztertutako informazioa aurkeztu eta alderatu genuen, inguruko beharrei erantzungo dien jantoki soziala berdiseinatzeko.

Saioan, mapatzean jasotako informazioaren lehen hurbilketa aurketu genuen, baita entzuteko prozesuari buruzko informazioa ere. Mapatzean, grafiko batzuen bidez identifikatu eta ikusi genituen:

  1. Prozesuan inspirazio-iturri izan daitezkeen tokiko ekimenak eta ekimen globalak
  1. Euskal Herrian identifikatutako ekimen giltzarriak, EDE Fundazioak proposaturiko ekimenekin bat eginik, prozesuan giltzarri diren 5 kategoriekin lotuak:
  • Diziplina anitzeko espazioa
  • Merkatua
  • Jantokia
  • Jantokiaren merkataritza-erabilera
  • Beste erabilerak

Eta, era berean, 5 inpaktu-mailen arabera multzokatuta jarriz:

  • Ekimen komunitarioak
  • Eskala txiki eta ertaineko ekimenak
  • Eskala handiko ekimenak
  • Zerbitzu publikoak
  • Erregulazioa
  1. Sektore publikoan, sektore pribatuan, gizarte zibilean, akademian eta teknologian, eta elkarteetan banatuta dauden funtsezko eragileak, era berean, proiekturako giltzarri diren gai batzuekin zerikusia dutenak:
  • Osasuna
  • Hezkuntza eta prestakuntza
  • Gizarteratzea
  • Nazioartekoa
  • Kultura eta aisia
  • Elikadura-sistema
  • Generoa
  • Gazteria eta haurtzaroa
  • Bakardadea eta adinekoak
  • Berrikuntza
  • Jasangarritasuna

Entzute prozesuan, ohiko inkesta eta estatistikez gain, ekosistemaren parte diren hainbat eragileri elkarrizketak egiten dizkiegu. Horrela, lurralde baten pertzepzioa adierazten duten kontakizunetan sakondu dezakegu, eta herritarren benetako kezken eta beharren funtsera iritsi. Prozesu honetan jasotako eta aztertutako informaziotik abiatuta, saioan partekatzen ditugun zenbait profil eraikitzen ditugu (profilak errepikatzen diren narratiba-patroiak dira, hau da, ez daude datu demografikoetan edo analisi kuantitatiboan soilik oinarrituta, elkarrizketetatik lortzen ditugun pertzepzio blokeak adierazten dituzte).

Horrelako saioei esker, beharren eta aukeren inguruan identifikatutako lehen narratiba-patroiak eta dauden ekimenak azter ditzakegu, loturak eginez. Horri esker, Apostólicas Etxerako aukera berriak ikusi ahal izango ditugu, eta balioa sortu jantoki sozialaren eredu berria birdiseinatzean.

Plataforma: “Apostólicas Etxea” jantoki sozialaren berdiseinua

Fasea: Interpretazio kolektiboa

Bultzatzaileak: EDE Fundazioa, Imago eta Agirre Lehendakaria Center

Tokia: Bilbo, Euskal Herria

Data: 2021eko azaroaren 16a