Interpretazio kolektiboko bigarren saioa Velilla del Río Carrión plataforman, bidezko trantsiziorako bidean

Practice Lab

Azaroaren 24an, interpretazio kolektiboko bigarren saio bat egin genuen, Velilla del Río Carrión (Palentzia) plataforman, eta bertako herritarren 19 ordezkarik hartu zuten parte. Bertan, entzute-prozesuan identifikatutako pertzepzioak aurkeztu genituen, lurraldearen bidezko trantsizio batera konektatutako erantzunak sortzeko.

Topaketan, azken hilabeteetan identifikatutako profil etnografikoak parte-hartzaileekin partekatu eta alderatu genituen, profiletan interpretatu eta irudikatutako narratibak errealitatearekin bat zetozen egiaztatzeko. Profilak errepikatzen diren narratiba patroiak dira, hau da, ez daude datu demografikoetan edo analisi kuantitatiboan soilik oinarrituta; hilabete horietan egindako 70 elkarrizketetan lortutako pertzepzio blokeak adierazten dituzte.

Pertsona gehienek profilen bidez irudikatutako ideiak eta pertzepzioak baieztatu zituzten, eta aldaketa bultzatzeko zenbait oztopo gainditzeko beharra aipatu zuten: “Gure arazoa hau da, eta horri aurre egin behar diogu” edo “Lehenik eta behin, eremua baloratu eta sinetsi egin behar dugu”.  Elkarrizketak agerian utzi zituen, halaber, inguruko giza ondarearen eta natur ondarearen balioa eta eskualdearen garapen jasangarrirako duten ahalmen handia, baita erakundeen arteko koordinazio handiagoa, elkartzea, elkarri laguntzea eta tokiko biztanleen ekimenak baloratzea ere.

Horrelako saioak funtsezkoak dira lurralde bakoitzean dauden benetako pertzepzio eta beharrei erantzungo dieten aukera espazio berriak elkarrekin hautemateko. Hortik aurrera, ekimenak elkarrekin sortzeko fasea hasiko da, ikatzezko zentral termikoen itxiera-prozesuen esparruan bidezko trantsizioa erraztuko duten irtenbideak lortzeko.

Plataforma: Velilla del Río Carrión

Fasea: Interpretazio kolektiboa

Kolaboratzaileak: Iberdrola, itdUPM eta Agirre Lehendakaria Center

Lekua: Velilla del Río Carrión (Palentzia)

Data: 2021eko azaroaren 24a