Juan José Ibarretxe lehendakariak Pete Cenarrusa Fundazioaren saria jaso zuen, giza garapen iraunkorraren aldeko ibilbideagatik | 2021.11. 10

Juan José Ibarretxe lehendakariak Pete Cenarrusa Fundazioaren saria jaso zuen atzo, giza garapen iraunkorraren aldeko ibilbideagatik. Pete Cenarrusaren (Estatu Batuetako Idahoko estatu-idazkaria) ondarea 50 urtez baino gehiagoz gogoratu eta etorkizunera proiektatzeko sortu zen fundazio hori. Gloria Totorikaguenak, fundazio horretako idazkariak, Juan Jose Ibarretxe lehendakariari eman zion saria, eta Fundazio euskal-amerikar horretako kideen arteko adostasuna nabarmendu zuen erabaki horren inguruan.

Premio Cenarrusa