Ko-sorkuntza saioak Gorontalo probintzian (Indonesia) — Berrikuntza Irekiko Plataforma Indonesian, NBGP Bangkok Regional Hub | 2021. 08. 24

Practice Lab

2020an, ALCK NBGPren Bangkokeko (Asia Pazifikoa) eskualdeko bulegoekin lankidetzan, Indonesian, Gorontalo eta West Java probintzietan, gizarte-berrikuntzako bi plataforma ezartzen eta koordinatzen hasi zen.

Gaur egun, bi probintzietan ko-sorkuntza fasean gaude. Fase honetan, ko-sorkuntzako tailerrak egiten dira, parte-hartze zabal eta anitzarekin. Bertan, ideiak sortzen dira eta lurralderako potentzial eraldatzaile handiena duten ekimenak bideratzen dira. Hori da plataformaren portfolioa diseinatzen hasteko oinarria –hau da, elkarri lotutako ekimenen zerrenda bat, entzuteko prozesuan lortutako profil etnografikoei dagozkien 5 mailetan–.

Gorontalo

Zehazki, abuztuaren 24an, ko-sorkuntzako bi saio hibrido egin ziren Gorontalon, eta hainbat sektoretako pertsonek hartu zuten parte: nekazariek, arrantzaleek, gazteek, emakumeek, tokiko GKEen ordezkariek, ETEek, gobernuaren ordezkariek, etab.

Saio horietan, hiru gai nagusitan oinarritutako ideia batzuk sortu ziren, bost eragin-mailetan banatuak: (1) ekimen komunitarioak, (2) eskala txiki eta ertaina, (3) eskala handia, (4) zerbitzuak eta (5) erregulazioak.

1— Emakumeak eta ETEak

2— Livelihood

3— Turismoa eta azpiegiturak