Laosko entzute-prozesuei buruzko prestakuntza, Accelerator Lab-ekin (NBGP) lankidetzan — Plataforma Tematikoak, Laos | 11. 08. 2021 eta 25. 08. 2021

Practice Lab

Abuztuaren 11n eta 25ean, entzute prozesuari buruzko bi prestakuntza egin genituen Accelerator Lab-ek (NBGP) hautatutako 5 gazte boluntariorekin.

Lehenik eta behin, Berrikuntza Irekiko Plataformen (BIP) ikuspegi metodologikoa eta komunitate osoa integratuz entzute-prozesu bat egiteak duen garrantzia azaldu ziren.

Prestakuntzaren bigarren zatian, honako kontzeptu hauek landu ziren: “elkarrizketa erdi-egituratuak”, nola egin, nola hartu landa-oharrak, nola kudeatu baimena eta nola erregistratu bildutako informazio guztia. Ordu eta erdi inguru iraun zuten saioek.