“Rumbo Desconocido” antzerki dokumentalaren bideoa — Antzerkia, testigantzak eta narrazioak komunitatearekin partekatzeko kanal berri gisa

Practice Lab

Doble Sonrisa Fundazioak urteak daramatza Getxo Zurekin proiektuaren bidez testigantzak eta narratibak biltzen, Agirre Lehendakaria Centeren (ALCK) laguntzarekin. Testigantza eta narratiba horiek komunitate osoarekin partekatzeko aukeraturiko kanaletariko bat antzerkia izan da, Rumbo Desconocido lanaren bidez. Utopianen eskutik, harrera ona egin diote antzerkiari bertaratzeko aukera izan zuten pertsonek.

“Getxo Zurekin komunitate-proiektu bat da, non ikusezina ikusarazi nahi dugu.”

Naomi Hasson