“Rumbo desconocido” antzezlana — Entzute kanal berria Getxo Zurekin proiektuaren barruan | 2021. 10. 30

Larunbat honetan, urriaren 30ean, 19:00etan, “Rumbo desconocido” antzezlana egingo da Getxoko Utopian Aretoan. Lan honetan, udalerriko pertsonek bizitzaren, zainketen eta heriotzaren inguruan dituzten bizipenak irudikatzen dira. Bertan, udalerriko pertsonak, bi aktore profesionalekin batera, antzara-jokoan (oca jokoa) arituko dira, Getxon identifikatutako egoera anitzak errepikatzeko.

Getxo Zurekin – komunitate konpasiboaren eraikuntza – proiektuaren barruan kokatzen da. 2017an, entzute komunitarioko prozesu bati ekin zitzaion, pertsonak udalerrian nola bizi diren jakiteko, gaixotasun-, mendekotasun-, heriotza- eta dolu-egoeretan.

Lan hau entzute kanal berri gisa proposatzen da, bildutako informazio guztia agerian jartzeko, parte-hartze eta interpretazio kolektibotik abiatuta.