Zentzu-emate lansaioa: lurraldearen beharrezko trantsizio jasangarria azkartuz — Gipuzkoa Deep Demo | 2021. 09. 6-10

Practice Lab

Irailaren 6tik 10era, lan-jardunaldi batzuk egin ziren Gipuzkoa Deep Demo Plataformaren esparruan, eta lurraldearen trantsizio iraunkorrean aurrera egiten lagunduko diguten ekintzetan sakondu zen. Gipuzkoako Foru Aldundiko hainbat sailek parte hartu zuten, baita lurraldeko eragile nagusiek ere, hala nola BRTA (Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarea), Climate-KIC — Kirsten Dunlop (Climate-KICeko zuzendari nagusia), Debagoiena 2030Orkestra, eta Agirre Lehendakaria Center.

Lansaio horren helburu nagusiak hauek ziren:

  1. Etorkizuna Eraikiz-en portfolioa aztertzea, ikasteko jarreratik abiatuta, iraunkortasunaren eta esperimentazioaren ikuspegian sakontzeko. Azterketa horretan, abian dauden ekimenak, zer esparrutan ari diren eragiten eta jarduteko aukera berriak aztertzea.
  2. Aukera-eremu horietan naioartean lanean ari diren ekimenak eta eragileak aztertzea.
  3. Metodologiari buruzko prestakuntza-saioak egitea, plataforman parte hartzen duten eragile guztiek ulermen komuna izan dezaten.

Azterketa-zorroa 3 ardatzetan oinarritzen da: 1/gizarte-kohesioa, 2/deskarbonizazioa eta 3/egokitzapena. Ekimenak 5 inpaktu-mailen arabera biltzen ditu: 1) Ekimen komunitarioak, (2) eskala txiki eta ertaina, (3) eskala handia, (4) zerbitzuak eta (5) erregulazioak. Ikuspegi tridimentsionala eta zeharkakoa ematen digu horrek, Gipuzkoan eskala luzeko eraldaketa bultzatzeko.

Azterketaren ondoren, aurretiazko lau gai-tematiko zehaztu ziren, “Misio” gisa sakontzen jarraitzeko.