Gizarte-berrikuntza aktibatzen duten plataformak

Work4Progress programaren helburua Indiako, Mozambikeko eta Peruko emakume eta gazteen artean enplegu iraunkorra eta kalitatezkoa sortzea da. Lurraldeko erakunde-sare baten babesaren bidez, enpresen sorkuntza eta lanerako sarbidea sustatzen ditu herrialde horietako kolektibo baztertuenen artean.  Orain arte hedatu den nazioarteko lankidetzari beste ikuspegi bat emanez egiten du hori, eta gizarte-berrikuntzako plataformak erabiliz, eragile guztiei entzuten dietenak eta eragile horiek beren beharrei bertatik erantzuten dietenak.