WhatsApp Image 2022-11-11 at 6.07.25 PM

Interpretazio kolektiboa La
Orotavan, Kanariar Uharteetan

"Mi casa, una vida en comunidad" proiektua, Plena Inclusión
eta Probosco

2022ko azaroan, interpretazio kolektiboko bi saio egin dira La Orotavan (Tenerife, Kanariar Uharteak), entzute-prozesuan identifikatutako narratibak, erronkak eta aukerak komunitatearekin alderatzeko. Gune hau Agirre Lehendakaria Center, Probosco eta Plena Inclusión Canarias erakundeek dinamizatu dute. Saioetan La Orotavako herritarrak, erakundeak, kolektiboak eta Udalak parte hartu zuten, Taoro Lizeoak utzitako espazio batean.

 

"Mi Casa, una vida en comunidad" proiektua Plena Inclusión burutzen duen proiektua da, eta hainbat tokiko erakundek parte hartzen dute. ALCk, Plena Inclusión eta gainerako erakundeekin batera parte hartzen du prozesuaren ebaluazio ebolutiboa egiten 2022ko udaberritik. “Mi Casa, una vida en comunidad” DID duten pertsonen zainketak ulertzeko modua aldatzea bilatzen du, prozesu horretan desinstituzionalizazioa bilatuz. Proiektuak, bereziki, tokiko garapen komunitarioa azpimarratzen du, auzoetako, herrietako eta hirietako pertsonek eta erakundeek batera ekoitzia, komunitate osoari dagozkion tokiko beharrak identifikatuz, eta gizarte-berrikuntzako erantzunak eraikiz lurralde bakoitzeko erronkak modu kolektiboan konpontzeko.

 

ALCk prozesuaren ebaluazio ebolutiboarekin laguntzen du gaur egun. Ebaluazio ebolutiboak aukera ematen du, denbora errealean, aldaketak eta doikuntzak egiteko esperimentazio prozesuan, barnekoak zein kanpokoak, tartean dauden eragileen artean identifikatutako pertzepzioetan eta oztopoetan oinarrituta. Era berean, desinstituzionalizazio prozesu horiek garatzeko moduari buruzko ikaskuntzak sortzeko aukera ematen du, eta gizarte berrikuntzaren arloko tresna berriak ematen dizkio konektore komunitarioaren figurari, tokiko komunitateekin zubi-lan hori egiteaz arduratzen den figurari.

 

Helburua da datozen hilabeteetan komunitatearekin konektatzeko eta lan egiteko aukera berriak sortzea.