Agua Bonita eta Miravalleren (Kolonbia) Ebaluazio Ebolutiboaren Txostenak komunitate hauek eraldatzen hasi diren aukera eta ekimenak aurkeztu ditu

Agirre Lehendakaria Centerrek Agua Bonita eta Miravalle eremuetako biztanleekin, Kolonbiako Bakerako Europako Funtseko taldearekin eta LKS-Alecopekin elkarlanean egindako Ebaluazio Ebolutiboko Txostenak komunitate hauek eraldatzen hasi diren aukerak eta ekimenak aurkeztu ditu, hala nola, mugimendu ekonomikoa eta enplegu-aukera berriak sortzen ari direla, bai eta ekitate arloan atzera egiten ari dela.  

Txostenak Ebaluazio Ebolutiboko elementu hauek jasotzen ditu, elkarri lotuta aldaketa sistemiko eta estrukturala sortzea bilatzen dutenak:

1. Elkarrizketen bidez jasotako pertzepzioak.

2. Pertzepzio segmentatuek jasotzen dituzten profilak.

3. Elkarrizketetan aipatutako eta oharretan jasotako abian dauden ekimenen zerrenda.

4. Elkarrizketetan eta oharretan partekatutako ideien zerrenda.

5. Bakerako Europako Funtsaren informazio kuantitatibo eta kualitatiboa.  

Jasotako informazioaren bidez, komunitate horientzako aukerak eta erronkak erakusten dituzten bost gai hauek identifikatu dira:

Itzultze kolektiboa vs itzultze indibiduala

Proiektu kolektiboa hainbat ekimenen bidez eratzen doan heinean, esate baterako, kooperatiba edota gai jakinak lantzen dituzten taldeak, bi jarrera mota identifikatzen dira. Batetik, prozesuan konfiantza dutenak eta proiektu kolektiboa aurrera ateratzen bere energia  guztia jartzen jarraitzen dutenak konektatuta sentitzen dira komunitateko pertsonekin, eta ez ditu erakartzen bizitza beste leku batean hasteak. Bestetik, badira proiektuan sinesten ez dutenak eta beste leku batzuetara joan nahi dutenak bizi izatera.

Mugimendu ekonomikoa eta enplegu-aukera berriak sortzen ari dira

Oraindik ez dago komunitateko pertsona guztientzat enplegu jasangarria eta kalitatezkoa eskaintzen duen ekoizpen-proiekturik. Pertsona askok beste leku batzuetara bidaiatu behar izaten dute lan egitera. Kooperatibaren proiektuan konfiantza duten pertsonek, bakoitzak gobernuarengandik jasoko dituen 8 milioiekin egingo duen inbertsioan, aukera paregabea ikusten dute tokiko jarduera ekonomikoa sustatzeko eta kalitatezko enplegu iraunkorra sortzeko pertsona gehiagorentzat. Nolanahi ere, oraindik ere uste da epe luzeko proiektua dela hau, eta arriskua dago guztiek tartean sartuta ez jarraitzeko epe luzean.

Demokrazia-ereduak eta biztanle guztiak barne hartzen dituzten antolaketa-ereduak

Partaidetzako demokrazia-ereduak indargune gisa ikusten dira komunitatean. Biztanleek hiru ardatz hauen bidez eraikitzen ari den egituran konfiantza dute: ekonomikoa kooperatibatik,  soziala Ekintza Komunaleko Batzordetik eta politikoa FARC alderdi politikoarekin. Une honetan, egitura hau sendotzea eta tokian, departamentuan eta nazioan dauden gobernu-egiturekin lotzea da erronka.  Aukeratzat ikusten da Agua Bonita prozesu zabalago baten epizentroa izatea, alboko komunitateetako pertsonak proiektuan sartzeko.

Gerran zehar lortutako genero-ekitatea galtzen ari da orain 

Oso gutxi hitz egiten da genero-ekitateaz. Elkarrizketatutako pertsonen bisitetan eta errutinetan antzematen da emakumeek bere gain hartzen dituztela zaintza-lanak eta etxekoandrearen zereginak, eta gizonak, berriz, etxetik kanpoko lanetara joaten direla.  

Erakunde publikoekiko mesfidantza

Erakunde publikoekiko mesfidantza handia dago. Nolabaiteko borondatea ikusi da puntu jakinen batean tokiko erakundearekin, baina prozesuak nazioarteko lankidetza eta presentziari esker aurrera jarraitzen duelako pertzepzioa nagusitzen da.  

Kontakizunak bildu eta sakon aztertu ondoren, txostenak hainbat aukera egiaztatu ditu komunitate hauek gidatzen ari diren eraldaketa etorkizunean aktibatzen jarraitzeko:

1. ETCR eta inguruko komunitateetako pertsonen arteko lotura.

Nola sor genitzake ETCRetako eta alboko komunitateetan bizi diren pertsonen arteko loturak? 

2. Komunitate barneko lotura.

Nola indartu genitzake komunitateko pertsonen artean dagoeneko dauden loturak? Nola sor genitzake komunitateko bizi-kalitatea aberastuko luketen lotura berriak? 

3. Komunikazio erraza eta gardena.

Nola aktibatu genezake komunikazio erraza eta gardena komunitateko talde eta profil ezberdinen artean?

4. Ekimenak sortu familia-gunearen inguruan.

Nola eraiki genitzake familia-gunearen inguruko ekimenak? 

5. Itzultze indibidualaren eta itzultze kolektiboaren arteko oreka.

Nola jarrai genezake hausnartzen eta nola identifikatu genitzake itzultze indibidualaren eta kolektiboaren artean nahi den orekarako ekimenak?

6. Espazioen lana indartu eta konektatu.

Nola sor genitzake espazioen arteko loturak ikaskuntzak parteka ditzaten? Nola sor genitzake loturak espazio eta nazioarteko erakundeen artean beraien ereduaz gogoeta egiteko: zer doa ondo eta zer aldatu nahi dute? 

7. Enplegu-aukerei lotutako gaikuntzak.

Nola sor genitzake komunitateko pertsonen interesei erantzungo dieten eta aukerak sortuko dituzten gaikuntzak?

8. Erakunde publikoekiko mesfidantza eta politika publikoek eskaintzen dituzten aukerak ezagutzearen ahalmena.

Nola ikusaraz  genezake politika publikoen ahalmena? Nola aberastu litezke politika publikoak tokiko testuinguruaren ezagutzarekin?

Pilotuan ateratako puntu giltzarriak irakurtzeko laburpen exekutiboa irakurtzeko gomendatu nahi dizuegu, eta Ebaluazio Ebolutiboaren informazioa zehatzago irakurtzeko, txosten osoa partekatu dugu.