Kulturatik sistemaren
eraldaketara

Gizarte-berrikuntzako prozesuak diseinatzen ditugu
lurralde-ikuspegiarekin

Agirre Lehendakaria Center 2013an sortu zen Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) eskutik eta New Yorkeko AC4-Columbia Unibertsitatearen lankidetzan.

Historia

Euskal gizarteak azken hamarkadetan izandako eraldaketa sozioekonomikoa egoera oso konplexuei emandako erantzun kolektibo, demokratiko eta lokal gisa balioesten da. ALCk denbora honetan egin duen ekarpen nagusia izan da esperientzia hori dokumentatzea eta 10 herrialde baino gehiagotan lurralde-eraldaketako prozesuak babesten dituen Gizarte Berrikuntzaren eta demokratizazioaren ikuspegia bihurtzea.

 

Nazio Batuen Sistemarekin, Europako Batzordearekin, La Caixa Fundazioarekin edota Iberdrolarekin egindako lankidetzek laguntzen digute gizarte kolaboratiboa eraldatzen, benetan iraunkorra den garapen-eredu baterantz.

 

Theory_Of_Change-01

K Faktorea

ALCK-ek komunitatea eraldatzeko prozesuak sustatzen ditu, Gizarte Berrikuntzako Plataforma irekien bidez. Plataforma horiek kulturan oinarritzen dira, aldaketaren bultzatzaile gisa. Gure helburu nagusia sistemen eraldaketari buruz egin dugun ikerketan ikasitakoa aplikatzea da, gizarteak aurrean dituen erronka konplexuei aurre egiteko. Funtsezko elementua komunitate bakoitzaren kultura, narratibak eta balioak Giza Garapen Iraunkorraren ikuspegi holistiko baterantz integratzea da.

 

Gure bereizgarria K da.

K (Kultura euskaraz) = Gizarte gisa definitzen gaituzten sinesmen eta balioen sistema — gure jatorria, nor garen, pentsatzeko modua, zerk mugitzen gaituen eta zergatik. Azken batean  —   gure sustraiak eta munduaren ikuskera eraikitzen lagundu duen guztia dira.

 

1366_en-systemic-change-graphic-en.sw2336.ct1