WhatsApp Image 2022-12-14 at 10.52.52-2

“Etxean bezala” proiektua

  • Sektorea: Osasuna eta zerbitzu sozialak
     

“Etxean bezala” proiektua Matia fundazioa eta institutuak lideratzen du, eta ALCk proiektua ebaluatzen ari da.

“Etxean bezala”, Gipuzkoa eta Asturiasko egoitzetan bizi diren pertsonen ongizatea hobetzea du helburu, pertsonengan oinarritutako arreta garatzen saiatuz. Zaintza onaren eredu bat sustatu nahi du, arreta integrala hainbat dimentsiotatik bideratuz.

 

Proiektu hau Gipuzkoan eta Asturiasen garatzen da, pilotaje gisa, eta eguneroko bizitzako tratu onaren alderdiei, ingurune eta giro esanguratsuei, antolaketari eta antolaketa-kulturari buruzko ezagutza sortzea du helburu. Halaber, egoitza horiek beren ingurune komunitarioan integratzea bilatzen da.

 

ALC-k prozesuaren ebaluazio ebolutiboan lan egiten du, prozesua bera denbora errealean ebaluatzen, bidean aurki daitezkeen arazo edo egoerei irtenbideak bilauz eta esku-hartzean zehar aurkezten diren aukeretara egokitzea posible eginaz. Ebaluazio horrek, halaber, egoitza eta lurralde bakoitzaren errealitatearekin bat datozen ekimenak elkarlanean sortzeko eta arrakastatsuak izan daitezkeen ekimenak testuinguru zabalagotara bideratzeko aukera ematen du. Era berean, ebidentziak sortu nahi dira, pertsonetan oinarritutako irtenbideei indarra emanez.