"Mi casa: Una Vida en Comunidad" proiektua
"Mi casa: Una Vida en Comunidad" proiektua Plena Inclusión buru duen proiektua da, eta desgaitasunarekin lan egiten duten hainbat tokiko entitatek parte hartzen dute. ALC-k parte hartzen du proiektuan prozesuaren ebaluazio ebolutiboa eginez.
“Mi Casa: Una Vida en Comunidad” proiektuaren helburua da AGD (adimen eta garapen desagaitasuna) duten pertsonen inguruko zainketak ulertzeko modua aldatzea, prozesu horretan desinstituzionalizazioa bultzatuz eta, hartara, bizitza onak ahalbidetuz beren erreferentziazko ingurune komunitarioetan.
Proiektuak funtsezko bi giltzarri ditu: babes onak eta komunitate onak. Babes onak AGDa duen pertsona bakoitzak bere ingurunean dituen bizi-helburuetan oinarritzen dira, eta komunitate onak tokikoak dira, aniztasuna sustatzen dute, eskubideak babesten dituzte erantzukizun kolektibotik, haiek zaindu, babestu eta ingurune abegitsuak sortzen dituzte, pertsona guztiak ikusi eta lagundu ahal izateko laguntzak eskaintzen dituzte.
Mi Casa proiektua bizitza instituzionalizatutik komunitatean erabakitako bizitzara igarotzeko prozesua da, faseka eta beharren arabera diseinatua. Horretarako, garrantzi berezia ematen zaio tokiko garapen komunitarioari, auzoetako, herrietako eta hirietako pertsonek eta erakundeek ko-sortua, komunitate osoari eragiten dioten tokiko beharrak identifikatzen dira, eta gizarte-berrikuntzako erantzunak eraikitzen dira, lurralde bakoitzeko erronkak modu kolektiboan konponduz.
ALCk prozesu horretan zehar lan egiten du, prozesuaren ebaluazio ebolutiboa eginez. Ebaluazio ebolutiboak aukera ematen du denbora errealeko esperimentazio-prozesuan aldaketak eta barne- eta kanpo-doikuntzak sartzeko, Mi Casa proiektuan parte hartzen duten eragileen artean identifikatutako pertzepzioetan eta oztopoetan oinarrituta. Era berean, desinstituzionalizazio prozesu horiek garatzeko moduari buruzko ikaskuntzak sortzeko aukera ematen digu, eta gizarte-berrikuntzaren arloko tresna berritzaileak ematen dizkio lokarri komunitarioaren figurari, tokiko komunitateekin konexio lan hori egiteaz arduratzen denari. ALC daukan ebaluatzaile rol horrek bi bloke nagusi ditu. ALCk lokarri komunitarioaren rola elkarrekin sortzeko prozesuan parte hartzen du eta tokian tokiko 6 lokarri komunitariorekin batera lanean ari da leku bakoitzeko proiektuaren garapenaren sostengu.



Lokarri komunitarioaren rolaren ko-sorkuntza
Mi Casa: Una vida en comunidad proiektuak proposatzen duen berrikuntza handienetako bat lokarri komunitarioaren figura eraikitzea da. Prozesu esperimental honetan, sektoreko hainbat profesionalek garatu duten figura hori ko-sortzen ari dira, erakunde inplementatzaileetako zuzeneko arretako langileak, zerbitzu publikoak eta pribatuak, besteak beste. Gizarte-zerbitzuen eremuko lokarriaren figuraren prototipoa egiten ari gara lehen aldiz proiektu hau abian jarrita. Helburu nagusia da AGD duten pertsonak beren komunitatearekin konektatuta daudela bermatzea, bai eta komunitateak elkarren artean dituen loturak sendotzea ere.
ALCk testatze prozesu berritzaile horretan laguntzen du, eta rol honi buruzko entzutean eta beraren ko-sorkuntzan lan egiten du, proiektuaren komunitate lokarriekin, Plena Inclusioneko arduradunekin, proiektuen arduradunekin, sektore publikoko politikariekin eta funtzionarioekin eta abarrekin batera. Hainbat ikuspegitatik ikusten ari da nola ulertzen den rola, eta arlo desberdinetan zer premia dauden denon artean rol horren funtzioak, erantzukizunak eta ahalmenak zehazten joateko.