Etorkizuneko Liderrak Programarako hautagaiak aurkezteko epea zabalik

Agirre Lehendakaria Centerrek sustatu eta zuzendutako Etorkizuneko Liderrak Programaren IV. Edizioak hautagaiak aurkezteko epea ireki du, eta urriaren 16an amaituko da. Edizio honen ardatz nagusiak honako hauek izango dira: batetik, berrikuntza irekiko plataformak eta Nazio Batuen Garapenerako Programarekin (PNUD/UNDP) ALC nazioartean garatzen ari den proiektuak eta, bestetik, OECD edota ClimateKic nazioarteko erakundeekin egingo den lana.  Bertan parte hartzen dutenek esparru ezberdin bezain osagarrietan adituak diren nazioarteko profesional eta irakasleen hautaketa bikain baten eskolak jasotzeko aukera izango dute.

Hirurogei gazte inguruk hartu dute parte aurreko hiru edizioetan. Etorkizuneko Liderren Programaren IV. Edizioan parte hartzeko hautatutakoek aukera paregabea izango dute oso esparru ezberdinetako irakasleekin prestatzeko eta elkarri eragiteko. Irakasle horiek ikuspegi integralagoa eta aberatsagoa emango diete landuko den asmo handiko eta egungo gaiaren inguruan.  

Horrela, irakasle-taldea honako hauek osatuko dute, besteak beste: Juan Jose Ibarretxe Lehendakari-Ohia eta Agirre Lehendakaria Fundazioko Lehendakaria, Xabier Barandiaran (UPV-EHU), Jule Goikoetxea (UPV/EHU), Izaskun Landaida (Emakunde), Angela Hanson (OCDE), Giulio Quagiotto (UNDP Asia-Pazifikoa), Roberto Nuño (Deusto Business Health), Joseba Zalakain Eguia Careaga Fundazioaren Dokumentazio eta Ikerketa Zentroa), Stephen Ansolabeherea (Harvard University), Joshua Fisher (AC4 Lurraren Institutuaren Lankidetza, Gatazka eta Konplexutasunari buruzko Partzuergo Aurreratua, Columbiako Unibertsitatea), Aritz Otxandiano (Fagor Group), Naiara Goia (Mondragon), etab. 

Egiaztatutako programa horren IV. edizioak arreta ez du soilik berrikuntza-plataformetan eta ALC lehen aipatutako nazioarteko erakundeekin lankidetzan ari den mundu-mailako arrakasta-kasuetan jartzen; lanean ari garen tokiko hainbat proiekturi ere (Gipuzkoako Foru Aldundia edo Debagoiena 2030) erreparatzen die, hauek ere aipatutako nazioarteko erakundeekin konektatzen ari direlarik beren izaera eta garrantziagatik.