Gipuzkoa Deep Demo

ALC-k Etorkizuna Eraikiz ekimenaren baitan egindako mapatze prozesuan 200 iniziatiba baino gehiago aztertu ditu


Agirre Lehendakaria Centerrek azken urteetan lanean dabil Gipuzkoako Foru Aldundiak garatutako Etorkizuna Eraikiz ekimenean. Honen baitan, Gipuzkoak aurrean ditugun erronkei aurre egin nahi die eta Gipuzkoa esperimentazio aurreraturako gune gisa aurkezten da, identifikatu diren bi misio nagusitan: elikadurarena eta mugikortasunarena.
Bi misio horietan bi eragile daude prozesua bideratzen: Idom mugikortasun misioari begira eta AZTI elikaduraren misioari begira.
Bi eragile hauek egiten ari diren lanketari ekarpen bat egin nahian, ALC-k bi misioetan mapatze prozesu bat garatu du.
Hemen azterketa horretan eman den emaitzaren berri ematen dugu.

 

Abiapuntua: ebaluazio-ebolutiboaren ikuspegiaren beharra

Erronka konplexuetako berrikuntza-prozesuek zailtasunak dakarzkie ebaluazio-sistema tradizionalenei. Argi eta garbi zehaztutako helburuekin lan egin beharrean, gizarte-berrikuntzak alderdi interesdunen arteko harreman berriak sortu nahi ditu, eragile-sare berriak garatu, elkarri konektatutako prototipo berrien garapena sustatu eta lehendik dauden sareak eta ekimenak erabiltzeko modu berriak proposatu. 

 

Langintza hauetarako, horrelako prozesuek ebaluazio ebolutiboko geruza bat gehitzea eskatzen dute, denbora errealeko esperimentazio-prozesuan aldaketak eta barneko eta kanpoko doikuntzak egokitu ahal izateko, prozesuan parte hartzen duten eragileen artean identifikatutako pertzepzioetan eta oztopoetan oinarrituta.

 

Monitorizazio- eta ebaluazio-sistemen ikuspegi tradizionalarekin kontrastean, ebaluazio ebolutiboa azterketa-, elkarrizketa- eta hausnarketa-prozesu bat da, eta, horri esker, lantaldeek uler dezakete beren esku-hartzea denbora errealean lortzen ari dena eta zeintzuk diren nahi den aldaketa ahalbidetzen edo eragozten ari diren klabeak

 

Gipuzkoa esperimentazio aurreraturako gune gisa aztertzeko eta lurraldearen garapen horren baitan Etorkizuna Eraikizen lanak eta misioen prozesu zehatzak zer ekarpen egiten dion hausnartzeko ebaluazio honen helburua da denbora errealean aztertzea ea proiektua gauzatzeko aurrerapenak bat datozen esku-hartzearen helburu estrategikoekin, edo ea aukera alternatiborik sortu den aldez aurretik kontuan hartua izan ez dena. 

Ikuspegi honi esker, neurketa-sistema independente eta sendo bat gara dezakegu Etorkizuna Eraikiz-en barruan. Metodologia hau jarraian deskribatzen diren bost elementuen baitan garatzen da: 

 

ALC-k bultzatutako ebaluazio ebolutiboaren ikuspegia

(1) Mapatze sistemikoa

(2) Narratiben entzutea eta aztertzea

(3) Narratiben analisiaren interpretazio kolektiboa edo kontrastea

(4) Ko-sorkuntza eta eskalatze prozesu parte hartzaileak

 

 

Lan fase edo elementu horietako bakoitza elkarrekin konektatua dago, eta prozesuak aurrera egin ahala elkar elikatzen dira. Lan ikuspegi hau ez da prozesu lineal bat, non proiektu tradizionalaren kudeaketa-logika batetik esperimentatzea, aldez aurretik kronograma batean aurreikusitako faseak gertatzen diren heinean aplikatzen den. ALC-k ebaluazio ebolutiboa ezartzeko lantzen duen ikuspegiak kudeaketa-eredu dinamiko bat eraikitzea du helburu, berrikuntza-prozesuan aurkitzen diren beharretara egokitzeko modukoa. 

 

Ebaluazio ebolutiboaren prozesuaren helburua ez da ebaluazio-prozesua kontrolatzea eta hura baloratzeko elementuak isolatzea dagoen konplexutasuna sinplifikatu asmoz. Ebaluazio ebolutiboak testuinguruan gertatzen denari berehalako erantzuna emateko gaitasuna izatea bilatzen du, eta ez da prozesuaren erabateko kontrola izaten saiatzen.

 

Proiektu esperimentalaren kasuan, helburu estrategikoa ikaskuntza eta ezagutzaren transferentzia izaten da. Zentzu horretan, misio prozesuek Etorkizuna Eraikizen testuinguruaren barruan, esperimentaziorako gune bilakatu nahi dute.

 

Beharrezkoa da beraz, irtenbide berriak probatzea, esperimentatzea, ikaskuntza-prozesu partekatuak sortzea eta ebidentzia eta gomendio sendoak lortzea. Azken batean, ikaskuntza-prozesu horren inguruko ebidentziak eta funtziona lezakeenaren “ikasteko leku” bihurtu misioen prozesua eta ebaluazio ebolutiboak eta berau sustengatzen duen ALC-k diseinatutako analisi matrizeak horretarako bide ematea du helburu. 

 

Horregatik guztiagatik, esperimentazio- eta berrikuntza-proiektuek kudeaketa-eredu berriak eraiki behar dituzte, tradizionalak baino irekiagoak eta moldagarriagoak. Ebaluazio ebolutiboak lan-ikuspegi bat proposatzen du, non proiektuetan oinarritutako logiko tradizionaleko esparruak gainditu eta iniziatiba zorroak kudeatzeko eredu baterantz bideratu nahi duen, ekimenak elkarri lotuta egon daitezen eta elkarren arteko sinergiak probestu ahal izateko.

Iniziatiba-zorro horren barruan, proiektu, ideia edo ekimen konbentzionalak, proba pilotuak edo prototipo berritzaileagoak eta esperimentalagoak sartzen dira. Ezinbestekoa da zorro-estrategia hori gizartearen pertzepzioekin lerrokatuta egotea, proposatutako konponbideek komunitatean entzundako eskaerei, erronkei eta aukerei erantzun diezaieten.

Mapatze prozesua eta sistema

ALC-k bi misioetan mapatze prozesu bat garatu du bai Idom-ek mugikortasun misioari begira eta baita AZTI-k elikaduraren misioari begira landutakoari ekarpena egin nahian. Bost mailatan banatuta eta misio bakoitzaren area programatiko ezberdinei erantzunez identifikatu ditu ALC-k. 89 iniziatiba dira elikaduraren misioarekin zer ikusia dutenak eta 124 mugikortasunari loturikoak, orotara 213 iniziatiba identifikaturik izanik. 

Iniziatiba guztiak bistarazteko analisi matrizea batean jasotzen da informazio guztia.

 

Sistemen mapatzea lurralde batean dauden eta jorratzen ari den gaiarekin lotuta dauden ekimen eta eragile giltzarriak identifikatu eta bisualizatzean datzan prozesua da. Sistemaren mapa zehatza egiteko, bost esku-hartze mailatan dauden ekimen guztiak erakusten dira:

  1. iniziatiba komunitarioak
  2. eskala txiki edo ertaineko iniziatibak
  3. eskala handiko lankidetza publiko-pribatuak
  4. zerbitzu publikoak berriz diseinatzea 
  5. erregulazio berriak

 

Zertarako balio du mapatze sistemikoa egiteak?

Mapatze sistemiko oso batek aukera ematen digu identifikatzeko dauden ekintzak nola erlazionatzen diren (edo ez) elkarren artean, ekimenen eta pertsonen beharren arteko aldea identifikatzen du, eta esku-hartzeetarako aukera posibleak aurkezten ditu. 

 

Mapatzea zorro egituratu batean kokatzean, posible da palanka-efektuko nodoak eta puntuak identifikatzea, hau da, ekintza bideratuek hobekuntza esanguratsuak eta iraunkorrak eragin ditzaketen sistemako koskak identifikatzea. 

 

Garrantzitsua da nabarmentzea mapa dinamikoa dela eta denborarekin aldatzen dela, sistemaren egoera eta eguneratze berrietara egokituz. 

 

Esan bezala, ALC-k bi misioetan garatutako mapatze prozesu honek bost mailatan egin du azterketa eta misio bakoitzaren area programatiko ezberdinei erantzunez identifikatu ditu. 

Emaitza:

orotara 213 iniziatiba identifikatu izan dira: 89 iniziatiba dira elikaduraren misioarekin zer ikusia dutenak eta 124 mugikortasunari loturikoak

 

ALC-k elikadura eta mugikortasunaren ekosistemak nola funtzionatzen ari diren aztertzeko hainbat bisualizazio sortu ditu. 

 

Iniziatiba hauek kartera bisualizazio batera eramatea interesgarria izan daiteke, bai saio parte hartzaileetan edota misioen barruko esperimentazio lantaldeetan landutako prototipoak nola uztartzen diren dagoen ekosistemarekin aztertzeko. 

 

Jarraian elikadura misioan oinarritutako bisualizazio bat mapeatuta dauden iniziatibekin eta area programatikoetan oinarritutako beste bisualizazio bat:

Gipuzkoa_Misiones_Alimentacion_V03

 

Bisualizazio hauetan aztertu daiteke zenbat iniziatiba dauden area programatiko bakoitzarekin lerrokatuta eta iniziatiba bakoitza zer mailatan kokatzen den: ekintza komunitarioa, eskala txiki edo ertaina, eskala handia, erregulazio aldaketa edo zerbitzu publiko bat. 

 

Bisualizazio hauetan dauden kontrasteei erreparatuta helburua da interpretazio kolektibo batzuk egitea ekosistema bezala nolako jarduna egiten ari garen elkarrekin ulertu eta narratiba konpartituak garatu eta soluzio berriak sortzeko

 

Era berean, mapatze sistemiko hau eta iniziatiben arteko konexioak bisualizatzeko tresna digital bat garatzen ari da ALC Gipuzkoako Aldundiarekin batera. Bertan, agente eta iniziatiben arteko konexio maila ezberdinak identifikatu eta entzute prozesuan jasotako pertzepzio ezberdinei zenbateraino erantzuten ari den definitzeko baliagarria izango da tresna hau bisualizazio ezberdinak eginez.