Fundazioa

Agirre Lehendakaria Fundazioa (ALF) Agirre Lehendakaria Center-en (ALC) lana Euskal Herri osora zabaltzeko helburuarekin sortu zen. Proiektu hori Euskampus (UPV/EHU) sarearen barruan dago eta Estatu Batuetako hainbat unibertsitaterekin lankidetzan sortu zen, hala nola New Yorkeko Columbia Unibertsitatearekin.

Fundazioak Jose Antonio Agirre eta Lekube (1904 – 1960), Eusko Jaurlaritzako lehen Lehendakaria, eta Espainiako gerra zibilean lehen exekutibo haren Defentsa sailburua izan zenari zor dio bere izena. Bere agintaldian, behin-behineko gobernua Bigarren Errepublikaren alde borrokatu zen. Horrez gain, Agirre Lehendakaria pentsamendu humanistaren, balio demokratikoen, eskubide indibidual eta kolektiboen eta totalitarismoare aurkako borrokan aitzindari izan zen, eta irakasle izan zen New Yorkeko Columbiako Unibertsitatean.

Helburuak

ALFren helburu nagusia da ALCren ikerketa eta esku-hartze proiektuak euskal herritar guztiekin partekatzea eta ekimen osagarriak garatzea. Era berean, fundazioak euskal eredua nazioartean zabaldu nahi du, eta etorkizuneko euskal gizartean eragina izango duten gaiak aztertu eta zabaltzeko proiektuak bultzatu nahi ditu. Horretarako, berrikuntza eta etengabeko aldaketa sustatuko ditu gizartean, eta herrialdea errealitate sozial eta ekonomiko berrietara eta gobernantza-eredu berrietara irekitzea erraztuko du.

  • ALCrekin lankidetza-hitzarmen iraunkorra ezartzea, euskal gizarte osoaren eskura jartzeko bere programa eta proiektuen emaitzak .
  • Euskal Kasua munduko herrialde eta eskualdeetan giza garapen iraunkorreko eredu gisa partekatzea, etorkizuneko erronkei erantzun lokalak eta globalak emateko, bai ingurune aurreratuetako gizarteetan, bai garapen bidean daudenetan, beti ere jasangarritasuna garapen eredu gisa hartuta .
  • Euskadiren lehiakortasun-posizioa nazioartean zabaltzea, euskal interesei laguntzeko sarea sortuz, giza garapen iraunkorrarekin lotutako era guztietako jarduerak sustatu eta bultzatzeko .
  • ALFren helburuekin zerikusia duten arloetan (politika, ekonomia, garapen jasangarria, gatazken ebazpena, autogobernua, bakearen eraikuntza, ingurumena, etab.) espezializatutako Euskadiko gizarte-erakunde, enpresa, unibertsitate eta erakundeekin ospe handiko kolaboratzaile-sarea sortzea, Euskal Kasua nazioartean ezartzetik sortzen diren proiektuak garatzeko .
  • Nazioartean arrakastatsuenak diren esperientziak identifikatzea eta erakartzea, Euskal Autonomia Erkidegoko erronka politiko, sozial, kultural eta ingurumenekoei irtenbideak bilatzen laguntzeko, eta euskal gizartea giza garapen iraunkorrarekin orekan hazten lagunduko duten estrategia eta eszenatoki berriak aztertzeko .

Patronatua

Juan Jose Ibarretxe – Lehendakari

Agirre Lehendakaria Fundazioko (ALF) lehendakaria Juan Jose Ibarretxe da, 2020 arte ALCko zuzendaria eta Eusko Jaurlaritzako Lehendakaria 1999 eta 2009 bitartean. Lehenago lehendakariorde eta bere jaioterriko, Laudio, alkate izan zen, Arabako Batzar Nagusietan lan egiteaz gain. Esparru publikoan egindako etaparen ondoren, esparru akademikoan zentratu zen, eta UPV/EHUn doktoretza lortu zuen 2010ean. Gaur egun, Columbiako Unibertsitatearekin lankidetzan sortutako Agirre Centerreko zuzendaritzarekin batera lan egiten du eta Puerto Ricoko Unibertsitate Interamerikarrean ekonomiako irakasle da. .

Amaia Agirre – Lehendakariordea
Jose Antonio Agirre Lehendakariaren biloba eta Getxoko alkatea

Gorka Espiau – Idazkaria
Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria

Eider Alustiza – Batzordekidea
Emun aholkularitzako berrikuntza-zuzendaria

Jon-Mirena Landa – Batzordekidea
Zuzenbide Penaleko Katedraduna eta UPV/EHUko Giza Eskubideen eta Botere Publikoen UNESCO Katedrako zuzendaria

Pablo Allende – Diruzaina
Agirre Lehendakaria Fundazioko kide sortzailea

Miren Onaindia- Batzordekidea
UPV/EHUko Ekologiako katedraduna eta Garapen Iraunkorraren eta Ingurumen Hezkuntzaren UNESCO Katedrako zuzendaria

Aritz Otxandiano-Batzordekidea
Fagor taldeko berrikuntza-arduraduna eta Gizabideako kudeatzailea

Paul Ríos- Batzordekidea
Bake eta bitartekaritza prozesuetan aditua. Giza Eskubideen aldeko ekintzailea

Parte Hartu

Hasieratik euskal presentzia munduan sustatzeko proiektu garrantzitsuak gauzatzea lortu dugu, gure bazkide guztien ahaleginari, lankidetzari eta konpromisoari esker.

Proiektu ilusionagarri honetan lanean jarraitu nahi dugu, eta, horregatik, gurekin bat egin eta Agirre Lehendakaria Fundazioko bazkide izatera gonbidatu nahi zaitugu. Egin zaitez bazkide ondorengo formularioa betez.