Adimen kolektiboaren eta esperimentazio irekiaren indarra eta ahalmena krisi-garaietan berrikuntza bultzatzeko

Kutxa Fundazioak Globernanceren laguntzarekin antolatutako «Eta orain, zer»ekimenaren baitan antolatutako elkarrizketen bigarren zatian, galdera egokiak eta erantzun onenak aurkitzeko adimen kolektiboa sustatuko duten espazioak nola sortu landuko da.

Ondorengoak izango dira hizlariak: 

·     Carlos Mataix, Madrilgo Unibertsitate Politeknikoko Giza Garapenerako Institutuko zuzendaria ((ItdUP)

·      Gorka Espiau – Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies zentroko zuzendaria eta Montrealeko Centre for Interdisciplinary Research-en McConnell Family Foundationeko irakasle bisitaria 2016tik 2018ra bitartean.

Elkarrizketa moderatuko du:

·         Cristina Monge – Zaragozako Unibertsitateko soziologia irakaslea. Globernanceko ikerlaria. 

Elkarrizketa on line egingo da irailaren 23an, asteazkena, 18:00etan. Ordubete iraungo du, parte- hartzaileen galderen tartea barne.

Izena eman parte-hartzeko

Informazio guztia: «Eta orain, zer» atarian