Nola ulertzen da gizarte-berrikuntza kontzeptua Heilderberg-en, Trier-en, Oslo-n eta Bilbo-n?

Azken bi egunetan Alemaniako Heidelberg hirira bidaiatu behar genuen, Heidelberg-eko Unibertsitatearekin, Trier-eko Unibertsitatearekin, Oslo-ko VID Unibertsitatearekin eta Eurodiakoniarekin batera eraikitzen ari garen Gizarte Berrikuntzako Hezkuntza Exekutiboko programa diseinatzen jarraitzeko. Gaur egungo testuinguruan, ezin izan dugu bidaiatu, eta lau unibertsitateetako taldeek bilera telematikoa egin behar izan dugu. Bi egun hauetan, programaren edukia eta egiturak sortzen ibili gara.

Eskualde eta talde bakoitzak berrikuntza sozialean egiten duen lana partekatzeko eta horri buruz hausnarketa egiteko aukera izan dugu. Aurrerapen labur bat:

– Heilderberg-eko Unibertsitateak gogoeta egiten du Alemaniako ongizate-estatuaren gaur egungo testuinguruak nola bultza edo muga ditzakeen Gizarte Berrikuntzak lan egin dezakeen espazioak 

– Guk, Agirre Lehendakaria Center-en,  Berrikuntza Sozialen Plataformak bultzatzen ditugu.

– Trierreko Unibertsitateak gizarte-berrikuntzaren mugimendua sortzen duten elementuetan jartzen du arreta, soluzioak diseinatuz eta prototipatuz

– Osloko VID Unibertsitateak ideia berriak lehendik dauden sistemetan ezartzeko prozesuen inguruan hausnarketa egiten du.

Hilabete honetan eman behar genion hasiera programari, eta pandemiaren testuinguruan, 2021eko martxora arte atzeratzea erabaki dugu. Programako bazkideak eta parte-hartzaileak aurrez aurre ezagutu nahiko genituzke; eta hori ezinezkoa bada datorren urtean, formatu digitalean ikasteko modu berriak aztertzeko aukera gisa ikusi nahi genuke.

Interesatzen zaizu eskualde horietako gizarte-berrikuntzaren ikuspegia gehiago ezagutzea? Oraindik plaza gutxi batzuk daude: http://www.socialinnovationedu.eu.