Nor gara

ALCk

ALCktik Berrikuntza Irekiko Plataformen bidez, komunitate-eraldaketa prozesuak sustatzen ditugu kultura aldaketa eragile gisa ulerturik.

Gure helburu nagusia da gizarteak bizi dituen erronka konplexuenei heltzea, eraldaketa sistemikoaren inguruan garatzen ditugun ikerketak praktikara eramanez. Gure lanen bereizgarri nagusia komunitate bakoitzaren kulturaren, narratiben eta balioen integrazioa da, Giza Garapen Jasangarriaren inguruko ikuspuntu holistiko batetik.

Gure historia

Agirre Lehendakaria Center (ALCk) 2013an Euskal Herriko Unibertsitateak (UPV/EHU) New Yorkeko AC4-Columbia Unibertsitatearekin elkarlanean sortutako Gizarte-Berrikuntzako Laborategi bat da. ALCk euskal eraldaketa sozio-ekonomikoaren esperientzia ikuspuntu diziplinarteko eta sistemiko batetik aztertu eta ulertzeko helburuarekin jaio zen.

Aldaketa Sistemikoa: K = Kultur Faktorea

>>Bereizten gaituen elementua K da  

K = gizarte bezala definitzen gaituen sinesmen- eta balio-sistema — nor garen, nondik gatozen, zer pentsatzen dugun, zerk mugiarazten gaituen, nola garen eta zergatik. Laburbilduz, gure sustraiak, sinesmenak, balioak eta zerk errotzen gaituen.

Gure Aldaketaren Teoria

Gure Aldaketaren Teoria: Eraldaketa-uhinak

Komunitate bakoitzean murgilduz egiten dugu lan, zehazki dituzten balio eta jokabideetan murgilduz. Gure ustez hori da irtenbide eraginkor eta egokiagoak lortzeko aukera bakarra: lankidetza sustatuz, tokiko adimenean oinarrituz eta modu orokor eta jasangarrian lan eginez.

>>Hasieran uhinak txikiak dira, baina handiagoak egiten doaz sakonagoak diren heinean, entzute-prozesuen baitan sakontzen goazen heinean, hain zuzen ere.

>>Eraldaketa mugimendu bat norabide berean doazen elkarri lotutako uhinek osatzen dute.

>>Uhinak norabide berean bultzatzen dituzten narratiba partekatuak (K) dira. Geruza anitzeko portfolioa: (1) 5 mailatan lan egitea eraldaketa sistemikoa lortzeko; (2) K faktoretik konplexutasun maila ezberdinei heltzea; (3) ekintza ezberdin guzti horiek elkarlotzea.

—Ekintza Komunitarioak

—Eskala Txiki eta Ertaineko Ekintzak

—Eskala Handia

—Zerbitzu Berriak

—Erregulazio Berriak

Elkarlanerako Sarea

Gizarte-berrikuntzak elkarlanean, ko-sorkuntzan eta jakintza kolektiboan oinarritutako lan egiteko modu berrien beharra du. Hori dela eta, ALCkrentzat beharrezkoa da Elkarlanerako Sare Global indartsu bat sortzea eta mantentzea, bazkide-konstelazio bat, elkarrengandik ikasi eta jakintza trukatzeko plataforma bat eratuko duena.

Collaborative Network