International Agirre Program

Parte-hartzaileakAgirre CenterEHU/UPVAC4 Columbia

ALCren eta Columbia Unibertsitatearen artean hasitako lankidetza garatzen jarraitzeko, Jose Antonio Agirre lehendakaria irakasle izan zen erakunde horretan, eta unibertsitate horrek erakutsitako interesa ikusita, Agirre Lehendakaria Fundazioak Lehendakari Agirre International Program bultzatu du, Columbiako Unibertsitateko  The Advanced Consortium on Cooperation, Conflict and Complexity (AC4)  delakoan.

Euskal Kasua giza garapen iraunkorreko eredu gisa Estatu Batuekin partekatzea da helburu nagusia, etorkizuneko erronkei erantzun lokalak eta globalak emateko.

Horrez gain, nazioartean zabaldu nahi dugu Euskadik duen lehiakortasun-posizioa, euskal interesak lagunduko dituen sare bat sortzeko eta giza garapen iraunkorrarekin lotutako era guztietako jarduerak sustatu eta bultzatzeko.

Halaber, mugikortasun programaren asmoa da Estatu Batuetako erakunde sozial, enpresa, unibertsitate eta erakundeekin izen handiko sare ospetsua sortzea, eta Estatu Batuetako euskal diasporako kideekin harremanak sortu eta elikatzea.

Jarri harremanetan informazioa eskatzeko

International Agirre Program-en parte hartu nahi baduzu, jarri gurekin harremanetan eta xehetasun guztien berri emango dizugu.

Dokumentu interesgarriak


AGIRRE LEHENDAKARIA FUNDAZIOAk zure datuak tratatuko ditu, zure hautagaitza kudeatzeko helburu bakarrarekin, espresuki adierazten duzun adostasunean oinarrituta. Datu horiek ez zaizkie hirugarrenei jakinaraziko.