Pertsonak

Agirre Lehendakaria Center (ALC) gizarte-zientzien esparruko diziplinarteko ikasketa-zentroa da, eta Euskal Herriko Unibertsitatearekin (EHU) eta bere bikaintasun-campusarekin (Euskampus) lotuta dago. ALC-k mundu osoan egiten du lan, eta Columbia New Yorkeko Unibertsitatearen (The Advanced Consortium on Cooperation, Conflict and Complexity – AC4ekin) eta George Mason Universityren ( School for Conflict Analysis and Resolver – SCARekin) lankidetzan dihardu.

Ione Ardaiz Osacar

Ione Ardaiz Osacar Agirre Lehendakaria Centerreko berrikuntza sozialeko hainbat proiekturen arduraduna da. Kosorkuntzan eta ebaluazio ebolutiboan aditua da, Agirre Lehendakaria Centerren lana koordinatzen du Debagoiena2030eko berrikuntza sozialeko plataforman, eta ALCk Kolonbian garatzen dituen proiektuetan murgilduta dago.

Diseinu Industrialeko Ingeniari Teknikoa da (Mondragon Unibertsitate Politeknikoa), eta Produktuaren Diseinuko Laurea Specialistikoa masterra du Milango Eskola Politeknikoan. Lehenago, nazioarteko hainbat enpresarentzat lan egin zuen. The Australian Centre For Social Innovation-en gizarte-berrikuntzako proiektuetan parte hartu zuen, Australiako gobernuarentzat eta herrialde horretako hainbat GKErentzat lan eginez. Horretarako, zerbitzuak diseinatzeko metodologiak eta prozesuak erabili zituen, pertsonekin eta azken erabiltzaileekin programak eta zerbitzuak elkarrekin diseinatzeko.

Ione Ardaiz Osacarrek ondoren azaltzen diren argitalpen eta artikuluetan parte hartu du:  

Zerbitzu publikoen baterako kosorkuntza eta berrikuntza” lantaldean aurkeztutako argitalpena, Gigap-en konferentzian (Gobernu, Administrazio eta Politika Publikoetako Ikerketa Taldea). 2014ko urria.

Harremanetarako: ione@agirrecenter.eus

LinkedIn

Leire Cancio Orueta

Leire Cancio Orueta Agirre Lehendakaria Centerren transferentzia eta ezagutza kudeatzeko arduraduna da. Era berean, ikerketa-proiektu etnografikoetan parte hartzen du eta koordinazio-lanak egiten ditu ALCk Kolonbian garatzen dituen gizarte-berrikuntzako proiektuetan.

Ekonomia eta Enpresa Zientzietan lizentziaduna da (Deustuko Unibertsitatea), eta Psikologian lizentziaduna (UNEDen bidez). Eskarmentu handia du kudeaketan, komunikazioan eta marketinean. Aurretik, Elhuyarren egin zuen lan, zientziaren dibulgaziorako eta euskararen normalkuntzarako erakundean, eta zuzendaritza nagusiko lanak egin zituen.

Harremanetarako: lcancio@agirrecenter.eus

LinkedIn

Gorka Espiau Idoiaga. Zuzendaria

Gorka Espiau Idoiaga Agirre Lehendakaria Centerreko zuzendaria da. Berrikuntza sozialeko plataformetan aditua. J.W. McConnell Family Foundation 2016-2018 irakasle bisitaria, Montrealeko Centre for Interdisciplinary Research-en (CIRM-McGill University), Young Foundation-eko senior Fellow eta La Caixa Work4progress fundazioaren programako aholkularia. Halaber, Social Innovation Laboratory Koop (SILK) erakundearen kide sortzailea da.

Kazetaritzan lizentziatua EHUn. Aurretik, Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritzaren aholkulari gisa lan egin zuen Bake eta Bizikidetzaren arloan, eta elkarrizketarako eta adostasunerako gizarte-sareko Elkarriko kide izan da. Hain zuzen, euskal gatazka ardatz duten hainbat dokumentalen egilea da: “Pluja Seca” eta “Parlem els ulls” kataluniar telebistak ekoitzitako dokumentalak, besteak beste.

Gorka Espiau Idoiaga hainbat artikulu eta argitalpenen egilea da: 

Berrikuntza soziala:

– Pintxo-pote garaia. Berrian argitaratutako artikulua. 2020ko otsaila

– Research Project Policy & Governance Innovation: Definitions and Examples  in the climate space Southern Europe focus. 2019ko abendua. Mataix, C.,  Monge,  F., Lopez Pablos, C., Espiau G., Olabarrieta, K. 

Bakegintza Euskal Herrian: 

Harremanetarako: espiau@agirrecenter.eus

LinkedIn

Lierni Ezenarro Asla

Lierni Ezenarro Asla  Agirre Lehendakaria Centerreko ekonomia- eta finantza-arloko arduraduna da. Era berean, International Agirre Program koordinatzen du, nazioarteko unibertsitateekin lankidetzan euskal ereduaren inguruko jakintza sortzea helburu duen programa. Lehenago, Eusko Jaurlaritzak Txilen, Perun eta Kolonbian duen Ordezkaritzan lan egin zuen, eta Euskal Herria, Nafarroa eta Errioxarako Txileko Ohorezko Kontsulatuan, Bilbon.

Zuzenbidean lizentziaduna (Deustuko Unibertsitatea), Nazioarteko Harremanetako, Segurtasuneko eta Garapeneko masterra (Bartzelonako Unibertsitate Autonomoa).

Gaur egun, Euskal Herriko Unibertsitateko Enpresa Zuzendaritza Berrikuntzaren eta
Internazionalizazioaren ikuspegitik Masterra egiten ari da.

Harremanetarako: lierni@agirrecenter.eus

Itziar Moreno De Castro

Itziar Moreno de Castro Agirre Lehendakaria Centerreko (ALC) proiektu-zuzendaria da. Entzute eta ebaluazio ebolutiboko prozesuetan aditua da, eta berrikuntza irekiko plataformetan arlo digitalaren koordinatzailea da. Era berean, Agirre Lehendakaria Centerrek egindako ikerketa etnografikoko proiektu ugariren buru izan da. Gaur egun, Itziar Berrikuntza Irekiko ALC plataformen esparruan NBGPri (Garapenerako Nazio Batuen Programa) ematen ari zaion aholkularitza-lanaren koordinatzailea da.

Kazetaritzan lizentziaduna (EHU) eta Big Data eta Digital Business-eko masterra. Bere ibilbide profesionala Guggenheim Bilbao Museoko Komunikazio Departamentuan hasi zen.

Itziar Moreno de Castrok hainbat argitalpen eta artikulutan hartu du parte: 

Berrikuntza soziala

Harremanetarako: itziar.moreno@agirrecenter.eus

LinkedIn

Karmele Olabarrieta Petuya

Karmele Olabarrieta Petuya Agirre Lehendakaria Centerren ezagutzaren zabalkundearen arloko koordinatzailea da (argitalpenen kudeaketa eta koordinazioa, argitalpen-lana) eta Open Akademiakoa (jakintza zabaltzeko solasaldi, hitzaldi eta mintegien antolaketa eta koordinazioa). Halaber, Etorkizuneko Liderren Prestakuntza Programa koordinatzen du (euskal ereduaren inguruko prestakuntza-programa eta giza garapen iraunkorraren inguruko etorkizuneko erronkak).

Zuzenbideko lizentziaduna eta Enpresen Zuzendaritzako MBA masterra, Deustuko Unibertsitatean.

Aurretik, erabakitzeko eskubidearen aldeko herritarren dinamika Gure Esku Dago elkarteko Idazkaritza Teknikoaren koordinatzaile gisa lan egin zuen. Esperientzia handia du enpresa eta erakundeetan komunikazio- eta kudeaketa-lanetan.

Karmele Olabarrieta Petuyak argitalpen hauetan parte hartu du:

 – Research Project Policy & Governance Innovation: Definitions and Examples  in the climate space Southern Europe focus. 2019ko abendua. Mataix, C.,  Monge,  F., Lopez Pablos, C., Espiau G., Olabarrieta, K. 

Harremanetarako: karmele@agirrecenter.eus

LinkedIn

ALCren Aholku-Batzordea:

Joshua Fisher

AC4 Director (Advanced Consortium on Cooperation, Conflict and Complexity),  Columbia University

Jayne Engle

Director, City Initiatives & Lead, for People at the McConnell Foundation

Stephen Ansolabehere

Frank G. Thompson Professor of Government at Harvard University

Matthew Clawdel

Head of Civic Innovation, MIT