Aurrerapenak Lada eta Velilla del Rio Carriongo Gizarte Berrikuntzako Plataforman

Baterako sorkuntza-saioa Velilla del Rio Carrionen

Joan den maiatzaren 10ean, Gizarte Berrikuntzako Plataformako eragileek baterako sorkuntza-saio bat antolatu Velilla del Rio Carrionen (Palentzia). Aurrez aurre eta bertako eragileekin egin zen topaketa hartan, identifikatutako aukera-arloen zorroko Elikadura, Turismoa eta Kultura arloak jorratu ziren. Datozen hilabeteetan, elkarrekin lan egin egingo dugu ideia berriak definitzen eta identifikatutako ekimenen artean sinergiak sortzen.  

Saioan Imago Labeko sukaldariak ere izan ziren. Eskualdearen potentzial gastronomikoa eta bertako produktuaren sustapena turismoarekin eta kulturarekin estuki lotua dagoela ikusten lagundu zuten. Era berean, turisten etorreraren ezaugarriei erantzungo dien eta tokiko mikologia, hurritza eta erlezaintza lotuko dituen esperimentazio-espazio bat sortzeko aukera aipatu zuten.

Hemendik aurrera, beste aukera-arlo batzuetan lan egitea da helburua, eskualdeari balio erantsia sortuko dioten ekimenak lotzen jarraitzeko.

Langreoko zorroa bistaratzea

Nola lortu lurralde baten eraldaketa sozio-produktiboa eredu iraunkorragorantz? Elkarri lotutako proiektuen portfolioa eraikiz.   

Asturiasko Nalon Bailarako bidezko trantsizioko eremuan identifikatutako aukera-arloak, Elikadura, energia, prestakuntza, osasuna, birziklapena, erregulazioa, finantzazioa eta enplegu berdea, grafiko berri batean ikus daitezke.  Bertan, identifikatutako eremu bakoitzak bere definizioarekin duen harreman zuzena ikus daiteke, baita profilekiko eta eragin-maila desberdinekiko lerrokadura ere. Ekimen-zorroa entzute sakoneko eta mapaketako prozesutik eta, tokian bertan, tokiko eragileekin egindako baterako sorkuntza-saioetatik lortutako informazioaren emaitza da.