Bilboko Apostólicas Etxeko jantoki sozialaren diseinu berria — EDE Fundazioa, Imago eta ALC

Practice Lab

EDE Fundazioa, Imago eta ALCelkarlanean ari dira etorkizuneko jantoki sozialak birdiseinatzeko eta Bilboko “Apostólicas Etxea”, EDEren egoitza berria, birkonfiguratzeko proiektuan.

Lankidetza horren helburu nagusietakoa gaur egungo Apostólicas Etxea jantoki soziala diziplina anitzeko gune bihurtzea da, jantoki soziala izatetik (hori baita bere funtzio nagusia) haratago joanez. Hala, ekimenak esparru gastronomiko eta sozialean maila desberdinetan katalogatu nahi dira, espazioa auzoarekin, hiriarekin eta pertsona gehiagorekin lotu ahal izateko.

Gastronomiari lotutako jakintzak ahalmen eraldatzaile handiak ditu eremu sozio-ekonomikoan eta hiri- eta lurralde-garapeneko prozesuetan. Hori horrela, mundu gastronomikoa berrikuntza sozialarekin hibridatzen duten praktikak garatzen ari da.

Jatetxeek zeregin garrantzitsua dute edozein gizarteren nortasun kulturalaren eraketan. Azken hamarkadetan, jatetxeen rola aldatuz joan da, eta, gaur egun, protagonismoa hartu du jendearekin harremanak izateko eraren atzean dauden balioen transmisioan. Bocusse, Brass, Noma, Mad, Massimo Botura eta beste jatetxe batzuk horren adibide garbia dira.

Testuinguru horretan, ALCK eta Imagok –eredu gastronomikoak eraldatzeko helburua duten sukaldari eta sortzaileak– 2019tik martxan dabilen lankidetza-gune bat ezarri dute gizarte-berrikuntzaren eta gastronomiaren arloan.

EDE Fundazioak egungo Apostólicas Etxea jantoki soziala diziplina anitzeko gune bihurtzeko ikuspegi estrategikoarekin bat egiten du. Jantoki soziala funtzio nagusi izateaz gain, ekimenak esparru gastronomiko eta sozialean maila desberdinetan katalogatuko ditu, espazioa auzoarekin, hiriarekin eta pertsona gehiagorekin lotu ahal izateko. Gainera, espazioaren birdiseinuarekin bat etorriz, EDEk giza garapena eta gizarte-sarea sustatzeko jarduerarekin jarraitu ahal izango du, ikerketaren, aholkularitzaren, prestakuntzaren eta enpleguaren bidez, baina ostalaritzako arlo bat integratzearen berezitasunarekin.

Gaur egungo ostalaritza, modu egokian kudeatua eta erabilera anitzeko espazio batean integratua, pertsonen zirkuluak eta hiriguneak dinamizatzeko, hala nola Apostólicas Etxea, gizartea eraldatzeko eredu bihur daiteke.

ALCK-k berrikuntza plataforma irekien ikuspegia eskaintzen du. Horretaz gain, maila anitzeko ekimenak mapatu, entzun eta elkarrekin sortzeko (ko-sorkuntza) prozesuari ekiten dio. Horrela, eraikina enpresa txiki eta ertainen, eskala handiko lankidetza publiko-pribatuen eta zerbitzuen katalizatzaile sozial eta komunitarioa bihurtuko da, hainbat arlotan esperimentatzearen bidez. Entzute-prozesuaren balio erantsia Bilbon prozesu horren inguruan dauden pertzepzio eta gizarte-dinamikak sakonago ulertzea eta informazio hori Apostólicas Etxe berriaren kontzeptualizazioarekin lotu ahal izatea da.

Prozesu hori hasieratik dago lotuta Imagoko eraikina diseinatu eta kontzeptualizatzeko lan teknikoarekin, IMB Arquitectos enpresarekin elkarlanean garatua.

Lankidetza honen helburu nagusiak hauek dira:

  • Jantoki sozialaren eredu berri bat gidatzea, dagokion komunitateari lotua
  • EDE Fundazioaren Bilboko egoitza esperimentazio aurreratuko gune bihurtzea, berrikuntza sozialeko esku-hartzeetarako
  • Hiru erakundeen artean lankidetza estrategikorako gune bat ezartzea

Sektorea: Elikadura- eta gastronomia-sistemen eraldaketa / Enplegu-berdintasuna, generoa eta gizarteratzea / Kooperatibismoa

Tokia: Bilbo, Euskadi

2021. urtea