Gipuzkoa Deep Demonstration Plataforma — Gipuzkoako Foru Aldundia, EIT Climate-KIC, OECD eta ALC

Practice Lab

Gipuzkoako Foru Aldundia buru duen plataforman, Aldundiko hainbat sailez gain, Euskadiko eragile sozial eta ekonomikoek ere parte hartzen dute, hala nola, ALCK eta OCDEren OPSI Gobernantza Aurreratuaren Behatokiaren eta Climate-KIC-en nazioarteko laguntza du.

Gipuzkoa Deep Demonstration esperimentazio aurreratuko prozesu bat da, eta 2020an hasi zen, Etorkizuna Eraikiz-en ekimen-zorroa aztertuz eta ikuspuntu sistemikora sartuz (ekimenen arteko lotura, eragileen arteko lankidetza). 2021ean, azterketa horretan sakontzea helburu duen prozesu bat diseinatzen ari dira, gizarte-kohesioko, deskarbonizazioko eta gizarte-egokitzapeneko ardatzei ekarpena eginez, konexioen eta ekimenen azterketa eginez 5 mailatan: (1) ekimen komunitarioak, (2) eskala txiki eta ertaina, (3) eskala handia, (4) zerbitzuak eta (5) erregulazioak. Azterketa horretatik abiatuta, ekimen berriak sortuko dira, portfolioa indartuko dutenak, lurraldearen jasangarritasunean eragin handiagoa lortzeko.

Plataformaren barruan, ALCK prozesuaren koordinazio- eta ebaluazio-eginkizunak betetzen ditu, eta talde eragilean parte hartzen du, Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia eta Ingurumen Sailekin, Debagoiena 2030ekin eta Arantzazulabekin batera.

Gipuzkoa Deep Demonstration plataformaren bidez hainbat maila landu nahi dira (eskualdekoa eta lurraldekoa), maila ezberdinetan sortutako ekimenak (eta eragileak) lotu eta aberasteko.

Gipuzkoan esperimentazio aurreratuko beste ekimen batzuk daude martxan:

  1. Debagoiena 2030 plataformak 2 urte inguru darama martxan, eta Debagoiena eskualdean garapen jasangarria bultzatzea du helburu nagusia.
  2. Goierrin eskualdeko garapen prozesu berri bat, Goieki eskualdeko garapen agentziak sustatua.

Workshop Online 2021/07/12 — Climate-KICek egina