Gizarte Berrikuntzako Plataformak Maldivetan | interpretazio kolektiboko saioak tokian bertan

 

ALCko taldeak Maldivetako Gizarte Berrikuntzako Plataforma bisitatu zuen 2022ko martxoan, NBGP Maldivak-eko Laborategi Azeleratzailearekin batera garatzen ari den prozesua. Bisitan eragile giltzarriekin lankidetzan aritzeko arlo posibleak identifikatu dira, entzutean identifikatutako beharren inguruan.

Maldivei buruzko Pobrezia Multidimentsionalaren Indizeak erakusten duenez (2019), biztanleriaren ia heren bat multidimentsionalki pobrea da.  Kopuru hau handiagoa da emakumeen, adinekoen, desgaitasunen bat duten pertsonen eta atoloietako eremu urrunetan bizi direnen kasuan.  Covid-19aren pandemiaren eta ekonomiaren depresioaren ondorioz, sektore turistikoarekiko mendekotasun handia duelako, Maldivetako hazkunde ekonomikoa zaurgarri bihurtu da, eta desberdintasun ekonomiko eta sozialak are gehiago zabaldu dira, bereziki emakumeentzat eta baztertutako herritarrentzat. Desberdintasun hori ekonomiaren hainbat sektoretan ere gertatzen da, hala nola nekazaritzan, arrantzan eta ekintzailetzan. Gainera, nabarmentzekoa da Maldivetako biztanleriaren ia erdia eta azpiegitura kritikoen % 70 baino gehiago kostaldetik 100 metro baino gutxiagora daudela. Ozeanotik gertu dagoenez, uharte-nazioa leku pribilegiatua da Ekonomia Urdinarentzat (ozeanoaren baliabideak modu iraunkorrean hazkunde ekonomikorako eta bizitza hobe baterako erabiltzeari egiten dio erreferentzia), eta, beraz, eremu hori abiapuntu nagusi gisa hautatu da Maldivak plataformaren barruan (Lanaren Etorkizuna). 

Azken urte honetan, ALCk UNDP Accelerator Labs & Maldives-ekin lankidetzan, entzute-prozesua garatu du 20 uhartetan. Prozesu horretan, lurraldean dauden narratibak bildu dira, hau da, azpian dauden balio eta jokabideak, eta sortzen ari diren behar eta erronkak, etorkizunean  kontuan izateko herrialdearen susperraldi ekonomikorako ekintzetan.

Iaz gauzatutako entzute-prozesutik abiatuta, Plataformako eragileek interpretazio kolektiboko hainbat saio presentzial antolatu zituzten. Saio horietan, entzute-prozesuko emaitzak partekatzen dira tokiko komunitate zabalago batekin, kontrastatu eta aberasteko. Sensemakingeko saio bakoitza entzute-iterazio bakoitzaren ostean egiten da.  Helburua da komunitateko eragileekin eta ordezkariekin partekatzea identifikatutako erronkak eta aukerak, falta denaren inguruko ideiak biltzeko.

Interpretazio kolektiboko saioak

Martxoaren 22an, interpretazio kolektiboko lehen saioa izan zen B. Goidhoon. Baako atoloiko hiru uhartetako (Goidhoo, Fehendhoo, Fulhadhoo)  komunitateko hainbat pertsona eta eragile giltzarri izan ziren bertan, aurretik abenduan egina zen entzute-prozesua. Parte-hartzaileen artean, kontseilukideak, emakumearen garapenerako batzordea, tokiko turismoko kideak, bertako GKEa eta emakume eta gazteen komunitatea  zeuden, eta aurkeztutako profilak kontrastatu eta etorkizuneko lan-esparruan egon litezkeen konponbideak eztabaidatu zituzten. Gai-gune garrantzitsua gazteak eta emakumeak ahalduntzea, turismo iraunkorra eta ekonomia urdina izan dira.

Martxoaren 24an, interpretazio kolektiboko bigarren saioa antolatu zen Dhiraagu (herrialdeko telekomunikazio-konpainia nagusia), Women in Tech, Business Center Corporation (BCC), Maldives AuthenticCrafts Cooperative Society (MACCS),  Garapen Ekonomikorako Ministerio eta UNRCO-ko tokiko eragileekin Malen, herrialdeko hiriburuan. Saio hartan, batera jarri zituzten Maldivetan martxan diren ekimenekin zerikusia duten erronka eta aukera nagusiak. Interpretazio kolektiboko saioei esker, Maldivek eraldatzeko gaitasuna dutela egiaztatu da eta, garrantzitsuena dena, komunitatea kolektiboki konprometitua dagoela hori lortzeko.

Entzute- eta interpretazio kolektiboko saioetan eta landa-bisitan bildutako informazioarekin, honako hauek dira Maldivetako Lanaren Etorkizunari buruz Gizarte Berrikuntzako Plataforman identifikatutako gai-arlo nagusiak:

• Gazteak eta emakumeak ahalduntzea

• Turismo iraunkorra (komunitate-turismoa eta bizibide tradizionalen jarduerak)

• Ekonomia urdina (arrantza, itsaso-ekosistema)

Hiru arlo hauek elkarrekin lotuta daude, eta identifikatutako erronka eta aukera guztiei dagozkie. Ondorio hauetatik sortuko den portfolioak gai-arlo guztiak jorratuko dituzten maila desberdinetako esku-hartzeak eta ekimenak jasoko ditu, eta hori hurrengo baterako sortze-saioetan landuko da.

IDENTIFIKATUTAKO AUKERA-ESPARRUAK

Maldivetan dauden ekimen gehienek komunitate-mailan jarduten dute eta gazteak eta emakumeak ahalduntzea dute helburu. Uharte bakoitzaren arabera, trebetasunak eta gaikuntza-programak garatzen dituzten ekimenak daude.    Hala ere, eta interpretazio kolektiboko saioetan baieztatu zen bezala, ekimen horiek ez dute eragin handirik epe luzera. Lanbide-heziketako ikastaroak behar dira lan-merkatuan sartzea errazteko. Turismo iraunkorrarekin eta ekonomia urdinarekin lotutako beste arlo tematiko batzuei dagokienez, nekazaritza tradizionala, arrantza eta etxeko lanak dira merkatu sistema finkorik ez duten jarduera nagusiak. Biziraupeneko jarduera tradizionalak eta turismoaren balio-katea elkarrekin lotzeko aukera identifikatu da, tokiko komunitatea garatzeko modu gisa.

Horretarako, 5 esku-hartze maila horietan prototipo berriak elkarrekin sortzeko prozesurako kontuan har litezkeen hasierako ideien zerrenda bat dugu. Ekintza berri horiek kolektiboki asmatu ondoren, haien ibilbideak lehenetsi eta batera diseinatuko ditugu, prototipoak sortzen hasteko (prototipoek aukera ematen digute horiek denbora errealean ebaluatzeko eta zuzentzeko). Horiek guztiak elkarrekin lotutako portfolio gisa integratu eta kontzeptualizatu behar dira.

Komunitate osagaia duten eskala handiko ekoizpen- eta enpresa-proiektuen artean SEEDs eta MEERY proiektua adibide onak dira, eta beste atoloi batzuetan errepika daitezke, izan ere, horietako batzuek, gaur egun, atoloi edo uharte espezifiko batean biltzen baitituzte beren jarduerak.

Ekimen horiek elkarrekin lotzea eta sektoreen arteko lankidetza funtsezkoak dira eragin iraunkorra lortzeko. Bestalde, azpimarratzekoa da interpretazio kolektiboko saioetan elkarlanerako eta eztabaidarako gune bat sortu dela, eta, bertan, parte-hartzaileek gogoberotasuna adierazten zuten Plataformaren hurrengo fasearekiko. Era honetako saioak aukera bikaina izan litezke interesa duten hainbat alderdi biltzeko eta haien lehiakortasuna eta lankidetza konbinatzeko modurik onena topatzen saiatzeko.

ALCk Fulhadhoo uhartea ere bisitatu zuen NBGP Maldivakeko  tokiko taldearekin batera. Bertan, etxez etxeko langileekin, itsas ekintzaileekin eta komunitateko beste kide batzuekin hitz egin ahal izan genuen. Bisitaldiari esker, uharteetako komunitatearen  jarduerak gertutik ikusi ahal izan ziren eta urtean egindako entzutean sakondu ahal izan zen.

Hurrengo pausoak

 Entzute sakonagoa. Entzutea aberastuko duten elkarrizketa eta kanalen bigarren iterazioa. Baterako sorkuntzako lehen saioen ondoren, falta den informazioa identifikatuko da, eta horren arabera diseinatuko da elkarrizketen bigarren iterazioa. Eztabaida eta interpretazio kolektiborako gune irekiak sistematizatzea. Profiletan oinarritutako baterako sorkuntzako prozesua, pertsonak ardatz dituen maila anitzeko ekimenen portfolioa eraikitzeko.