Gureak – Lan-eremuko inklusioa

Research Lab

Ikerketa etnografikoa K ikerketak deituriko ikerketa-multzoaren parte da. Ikerketa horiek euskal eraldaketa sistemikoaren elementu ezberdinen arteko loturak, eta elementu horiek eragindako pertzepzioak hobeto ulertu nahi dituzte. 

Gureak 6.000 pertsonaz osatutako euskal enpresa-talde bat da. Bertan lan egiten duten pertsonen %80ak garuneko aniztasun funtzionala zein fisikoa dute. 1975ean ezerezetik sortua, enpresa zerbitzu, industria (automozioa) eta marketing esparruetan aritzen da. Bere xedeak hazkundea biztanleriaren integrazio handiagoa lortzeko bide bezala jasotzen du, onura ekonomiko soila bilatu beharrean.

ALCK ikerketa proiektu bat koordinatu du, Gureak eta Emunekin lankidetzan. Proiektu horren helburu nagusia Gureaken eraldatze prozesuaren kultur dimentsioa ulertzea da, erabaki estrategiko disruptibo eta arrakastatsuetan eragina izan duten eta narrazio partekatuen bitartez adieraziten diren balio eta sinesmen sistema identifikatuz.

Ikerketa horren bidez, Gipuzkoak eta euskal gizarteak gaur egun dituzten erronkei intentsitate berritzaile berarekin aurre nola egin hausnartzen lagundu nahi da. Horretaz gain, lanak badu bigarren helburu bat: giza garapen iraunkorreko ereduak eraiki nahi dituzten beste gizarte askorentzako kontrastea izatea.

Txosten hau irakurtzera gonbidatzen zaituztegu. Bertan, prozesuari buruzko informazio zehatzagoa aurkituko duzue, baita aurre egin beharreko erronkei eta etorkizuneko aukerei buruz ateratako ondorioak ere.

Sektorea – Inklusioa, Lana eta Genero-berdintasuna

Kokapena – Gipuzkoa, Euskal Herria

2020. urtea