Infografía copolad larga ERD (Portada de Facebook) (3)

Prentsa oharra

Busturialdea-Urdaibaiko entzute prozesua

Urdaibain entzute prozesuari buruz argitaratutako informazioei dagokienez, Agirre Lehendakaria Centerrek eta AC4k (Columbia University) argitu nahi dute ez dituztela agenteekin partekatu orain arte jasotako iritziak, eta oraindik ez dela informazio horren azterketarik egin. Oraingoz, aurreikusitako 1.000 narratibetatik 100 baino ez dira jaso. ALCk eta AC4k iritzi horien literaltasuna modu anonimoan argitaratzeko konpromisoari eusten diote datozen asteetan.

 

Ordura arte, eta lana baldintzarik onenetan egin ahal izateko, errespetua eta pazientzia eskatzen diegu prozesuaren emaitzan interesa duten eragile guztiei.