Plataforma Tematikoak Laos, Maldivak, Bangladesh eta Tailandia — NBGP eta ALC

Practice Lab

NBGP eta ALCK elkarlanean ari dira gaikako 4 plataforma ezartzen herrialde hauetan: Laos (Vientiane), Maldivak, Bangladesh (Dhaka district) eta Tailandia (Chiang Rai). Definitutako gai-arloak bi dira: Aire kutsadura, Laos eta Tailandiari dagokiona, eta Lanaren etorkizuna, Maldivak eta Bangladeshen.

LAOS — Aire kutsadura

NBGP — Lao PDR, Laos Accelerator Lab, SDGi BRH eta ALCK

Munduko Osasun Erakundearen jarraibideen arabera, Laosko airearen kalitatea nahiko segurua ez dela uste da (pm2,5-aren urteko batez besteko kontzentrazioa 25 µg/m3 da, hortaz gomendatutako maximoa den 10 µg/m3 baino handiagoa izanik). Laosen airearen kalitate txarra eragiten duten faktoreak hauek dira: erregaia erretzea, meatzaritza, ibilgailuen emisioak eta nekazaritza- eta udal-hondakinak erretzea. Ondorioz, Laosko Herri Errepublika Demokratikoak (HED) interes berezia adierazi zuen gai horretan, eta hainbat eragile giltzarri elkartu ziren arazo horri erantzuna emateko, lankidetzaren bidez eta Berrikuntza Irekiko Plataformaren bidez.

Gaur egun, entzute prozesuan gaude, eta bertan jasoko ditugu lurraldean erabiltzen ari diren narratibak, hau da, pertsonen diskurtsoen atzean dauden balioak eta portaerak, bai eta sortzen ari diren beharrak eta erronkak ere. Horretarako, tokiko eragileekin entzute prozesuen inguruko bi prestakuntza saio egin ditugu, prozesuari sendotasun eta bizkortasun handiagoa emateko.

Abuztuaren 11n eta 15ean Laosen egindako Prestakuntza Saioak ezagutu

MALDIVAK — Lanaren etorkizuna

NBGP Maldivas Accelerator Lab, SDGi BRH eta ALCK

Berrikuntza sozialeko plataformak Maldivetan – Lanaren Etorkizuna Etorkizun horretan, bazterketa-arriskuan dauden gazte, emakume eta pertsona guztiek bizirauteko jarduera inklusibo, iraunkor eta jasangarrietan lagundu eta horien onuradun izango dira.

Maldivei buruzko Pobrezia Multidimentsionalaren Indizearen (IPM, 2019) datuen arabera, biztanleriaren ia heren batek pobrezia multidimentsionala pairatzen du. Kopuru hori handiagoa da emakumeen, zaharren, ezgaitasunen bat duten pertsonen eta atoloien urruneko eremuetan bizi direnen kasuan. Covid-19ko pandemiaren eta Maldivako ekonomiaren depresioaren ondorioz, turismo-sektorearekiko mendekotasun handia duelako, Maldivetako hazkunde ekonomikoa ahuldu egin da eta desberdintasun ekonomiko eta sozialak are gehiago handitu dira, bereziki emakumeentzat eta baztertutako biztanleentzat. Desberdintasun hori ekonomiaren hainbat sektoretan ere gertatzen da, hala nola nekazaritzan, arrantzan eta ekintzailetzan. Beraz, garrantzitsua da herrialdearen ekonomia berreskuratzeko planek, bai eta etorkizuneko ekintzek ere, plataforma honek bezala, aipatutako errealitateak kontuan hartzea.

Gainera, nabarmentzekoa da Maldivetako biztanleriaren ia erdia eta azpiegitura kritikoen %70 baino gehiago kostatik 100 metro baino gutxiagora daudela. Ozeanoarekiko hurbiltasun horren ondorioz, uharte-nazioa leku pribilegiatua da Ekonomia Urdinarentzat (ozeanoko baliabideen erabilera jasangarriari dagokio, hazkunde ekonomikorako eta bizimodu hobea izateko), eta, beraz, eremu hori SIP Maldivesen (Lanaren Etorkizuna) abiapuntu nagusi gisa hautatu da.

Gaur egun, entzute prozesuan gaude, eta lurraldeko narratibek biltzen ari gara, hau da, gizartean nagusi diren balioak eta portaerak, baita sortzen ari diren beharrak eta erronkak ere. Horretarako, tokiko eragileekin entzute prozesuei buruzko prestakuntza bideratu da, prozesuari sendotasuna eta arintasuna emateko.

BANGLADESH — Lanaren etorkizuna

NBGP Bangladesh, ai2, SDGi BRH eta ALCK

Bangladeshek iraultza teknologiko bat hasi du, bere ekonomiaren eta funtzionamenduaren funtsezko ezaugarriak aldatuko dituena. Laugarren Industria Iraultzak (4IR) eskala handiko automatizazio industrial bat sortuko du, ia sektore guztiei eragingo diena.

Kualifikazio txikiko eskulan merkearen eskaintza masiboa duen herrialde batentzat ondasunen eta zerbitzuen ekoizpen automatizaturako jauziak lanpostuak galtzeko arrisku handia dakar. a2i (Aspire to Innovate) – berrikuntza-laborategi batek – Bangladeshen gobernuarekin eta NBGPrekin batera egindako ikerketaren arabera, automatizazio-prozesuak gehien eragiten dien sektoreak jantzigintza eta ehungintza, altzariak, larruzko oinetakoak, nekazaritzako elikagaiak, turismoa eta ostalaritza dira. Testuinguru horretan, prestakuntzarik gabeko emakumeak eta kualifikazio txikiko langileak izan ziren/dira kaltetuenak.

Covid-19 krisiak eta lanaren etorkizunak ere genero-arrakala handia markatzen dute Bangladeshen. Emakumeen ia %92 sektore informalean ari dira lanean, eta horietako askok enplegua galdu dute etorkizun hurbilean berriz lanean hasteko itxaropenik gabe. Sektore formalean lan egiten dutenek ere enplegua galdu dute modaren industrian. Bangladeshen gaur egungo egoera kontuan hartuta, ALCK eta NBGP Berrikuntza Sozialeko Plataforma bat ezartzen ari gara, lurralde horretako Lanaren Etorkizunari begira.

Gaur egun, gai/eremu honetarako garrantzitsuak diren ekimenak eta narratibak identifikatzeko lanetan gabiltza.

TAILANDIA — Aire kutsadura