716_en-arg-240521-2.sw1920

Gipuzkoa Deep Demo

Sektorea: Elikadura, Mugikortasuna, Garapen Iraunkorra, Gizarte Kohesioa, Deskarbonizazioa

Gipuzkoako Foru Aldundia da buru, eta Gipuzkoako eta Euskadiko eragile sozial eta ekonomikoek parte hartzen dute bertan. ALCren lankidetza du, eta ELGAko Gobernantza Aurreratuaren Behatokiaren (OPSI eta Climate-KIC) nazioarteko laguntza.

Plataformaren barruan, ALCk prozesuaren garapena koordinatzen eta ebaluatzen du, eta talde eragilean parte hartzen du Gipuzkoako Foru Aldundiko Estrategia eta Ingurumen Departamentuarekin,

Debagoiena 2030rekin eta Arantzazulabrekin batera.

Gipuzkoa Deep Demonstration esperimentazio aurreratuko prozesu bat da, 2020an hasi zena Etorkizuna Eraikiz ekimenaren ekimen-zorroa aztertuz eta ikuspuntu sistemikorako sarrera eginez (ekimenen arteko lotura, eragileen arteko lankidetza). 2021ean, azterketa horretan sakondu nahi duen prozesu baten diseinuan lan egin da – zorroak gizarte-kohesioaren, deskarbonizazioaren eta gizarte-egokitzapenaren ardatzei egiten dien ekarpena eta konexioen eta ekimenen azterketa, 5 mailatan: (1) erkidegoko ekimenak, (2) eskala txikia eta ertaina, (3) eskala handia, (4) zerbitzuak eta (5) araudia. Azterketa horretatik abiatuta, kartera indartuko duten ekimen berriak sortuko dira, lurraldearen iraunkortasunean eragin handiagoa lortzeko.

Erlazionatutako edukiak