Zer egiten dugu

IKERKETA AKADEMIKOA

Euskal eraldaketa bere osotasunean aztertzen dugu, diziplina anitzeko ikuspegi batetik, dimentsio soziala, ekonomikoa eta giza eskubideak integratuz. Ikuspegi horri esker, euskal esperientziaren edo Euskal Kasuaren funtsezko elementuak identifikatu, aztertu eta alderatu ahal izan ditugu nazioarteko pentsamenduaren ikerketa-zentro nagusiekin. Egindako lanek erakutsi dute Euskadiko berrikuntzaren faktore bereizgarriak nagusiki gizarte- eta kultura-dimentsioa direla.

Kultura-faktoreaz edo Kulturaren euskarazko K-az ari garenean, herri gisa definitzen gaituzten eta hartu ditugun erabakiak azaltzen dituzten narrazio eta sineste kolektiboetan irudikatutako balio-sistemaz ari gara. Egoera jakin batzuetan nola jarduten duen, horren arabera definitzen da gizartea. Kultura-faktore horrengatik ez balitz, gure K-ren faltan, gizarte guztiek antzeko erantzuna emango genieke erronka horiei, eta lortutako emaitzak ere antzekoak izango lirateke, baina ez da horrela gertatzen.

Ebidentziek frogatzen dute balio komunak daudela kasu desberdinen artean, eta horrek erakusten du kultura-faktoreak euskal lehiakortasunaren ereduan duen eragina.

ESKU-HARTZEA

Euskal gizartearen eraldaketa-prozesua ikertuz ikasitakoarekin, gizarte-berrikuntzako plataformetan oinarritutako eraldatze-prozesuak bultzatzeko lan egiten dugu. Tokiko eta nazioarteko proiektu askotan parte hartzen dugu, betiere komunitatearen dimentsio kulturaletik abiatuta, hurrengo eraldaketan elkarrekin eragiteko. 

Gure ustez, eraldatze-prozesu horiek komunitatearen beharrak ezagutzetik abiatu behar dira. Horretarako, komunitate bakoitzean gertatzen dena sakonago ezagutzeko, atzemandako erronkak eta aukerak identifikatzeko eta aldaketarako aukerak atzemateko lan egiten dugu. Era berean, garrantzitsua da eragileekin lankidetzan aritzea eta atzemandako beharrei irtenbidea emango dioten konponbideak elkarrekin lantzea, eragileen artean harreman eredu berriak sustatuz. 

Arazo eta erronka konplexuen aurrean aurkitzen gara eta horiei aurre egingo dieten lan egiteko modu berriak behar ditugu. Premisa horretik abiatzen da gure lana, sistema ikuspegi batetik, sistema osoaren eraldaketan eragiteko asmoz.

HEDAPENA

Ezagutza gizarteari helaraztea da gure helburua, bai zentroak sortutakoa, bai beste eragile batzuekin lankidetzan sortutakoa. Horretarako, funtsezkoa da tokiko eragileekin eta gure nazioarteko lankidetza-sarearekin lankidetzan aritzea. Gure hedapen-lanaren oinarriak hauek dira: euskal eredua zabaltzea, giza garapen jasangarria eta gizarte-berrikuntzako prozesuak ezagutzea.

Horretarako, programa hauek garatzen ditugu:

  • Open Akademia euskal herritarrentzako ezagutza zabaltzeko programa da eta ideia eta kontzeptu berritzaileen bidez etorkizuneko gizartearentzat giza garapen  eredu jasangarri bat sortzen lagundu nahi du. Akademia ibiltari honen helburu nagusia da herritar guztiei, Euskadi jasangarri baterako edukiak eta proposamenak, modu ulergarri eta didaktikoan, helaraztea.
  • Etorkizuneko Liderrak prestakuntza-programa Agirre Lehendakaria Centerren prestakuntza-ekimena da, etorkizunean lidergo-rolak izango dituzten gazteekin ezagutza partekatzeko.


Zergatik: euskal esperientzia

Agirre Center 2013an sortu zen, Juan Jose Ibarretxe Lehendakari Ohiak egindako eraldaketa sozial eta ekonomikoaren euskal esperientziari buruzko doktore-tesitik: Printzipio Etikoa, Printzipio Demokratikoa eta Giza Garapen Jasangarria: eredu demokratiko baterako oinarriak” (2010).

Ikerketa horrek kontatzen duenez, 70eko hamarkadaren amaieran, Euskadi krisi ekonomiko sakonean murgilduta zegoen, langabezia-tasa altuekin eta indarkeriari zuzenean lotutako nazioarteko irudiarekin. Hala ere, autogobernuaren, lankidetza publiko-pribatuaren, garapen instituzionalaren edo Euskadiko clusterizazioaren bidez, ongizate-rankingetako lehen postuetan kokatzea lortu du Euskadik, eta lehiakortasunari eta giza garapen iraunkorrari lotutako irudia izatea.

ALC La experiencia vasca

Zertarako: helburua

Objetivos ALC

ALCren lehen hiru urteetan, hainbat ikerketa-proiektu egin ditugu Columbiako Unibertsitatean (AC4), eraldaketa sozioekonomikoaren euskal esperientziaren inguruan. Horien artean, aipatzekoak dira Basque Sustainable DevelopmentBasque Peace Process Scenarios eta Lonergan Economics.

Ikerketa horien emaitzen arabera, euskal eraldaketa ulertzeko eta gure etorkizuna eraikitzeko kultura-alderdiek hartutako erabaki estrategikoetan izan duten eragina ulertzea giltzarria da. Eta hori esatean balio partekatuez ari gara, balio-sistema horrek barnebiltzen dituen narrazioez eta banakako eta taldeko adierazpenez.

Orain, ALCren helburua da euskal esperientzia aplikatzeko eta metodologia bat diseinatzeko modu berriak aurkitzea, eta antzeko erronkei modu berritzailean erantzun nahi dioten eskualde, hiri edo herrialdeekin partekatzea.