Esku-hartzea

Tokiko eta nazioarteko proiektu askotan parte hartzen dugu, betiere komunitatearen dimentsio kulturaletik abiatuta, hurrengo eraldaketa eragiteko eta batera bultzatzeko.

Euskal gizartearen eraldaketa-prozesua ikertzen ikasitakoaren bidez, Berrikuntza Sozialeko Plataformetan  oinarritutako eraldatze-prozesuak bultzatzeko lan egiten dugu. Tokiko eta nazioarteko proiektu askotan parte hartzen dugu, betiere komunitatearen dimentsio kulturaletik abiatuta, hurrengo eraldaketa eragiteko eta batera bultzatzeko.

Gure ustez, eraldatze-prozesu horiek komunitatearen beharrak ezagutzetik abiatu behar dira. Horretarako, komunitate bakoitzean gertatzen dena sakonago ezagutzeko, atzemandako erronkak eta aukerak identifikatzeko eta aldaketarako aukerak atzemateko lan egiten dugu. Era berean, garrantzitsua da eragileekin lankidetzan aritzea eta atzemandako beharrei irtenbidea emango dioten konponbideak elkarrekin lantzea, eragileen artean harreman eredu berriak sustatuz. 

Arazo eta erronka konplexuen aurrean aurkitzen gara eta horiei aurre egingo dieten lan egiteko modu berriak behar ditugu. Premisa horretik abiatzen da gure lana, sistema ikuspegi batetik, sistema osoaren eraldaketan eragiteko asmoz.