Hedapena

Gure hedapen-lanaren oinarriak hauek dira: euskal eredua zabaltzea, giza garapen jasangarria eta gizarte-berrikuntzako prozesuak ezagutzea.

Ezagutza gizarteari helaraztea da gure helburua, bai zentroak sortutakoa, bai beste eragile batzuekin lankidetzan sortutakoa. Horretarako, funtsezkoa da tokiko eragileekin eta gure nazioarteko lankidetza-sarearekin lankidetzan aritzea. Gure hedapen-lanaren oinarriak hauek dira: euskal eredua zabaltzea, giza garapen jasangarria eta gizarte-berrikuntzako prozesuak ezagutzea.

Horretarako, programa hauek garatzen ditugu:

  • Open Akademia euskal herritarrentzako ezagutza zabaltzeko programa da eta ideia eta kontzeptu berritzaileen bidez etorkizuneko gizartearentzat giza garapen  eredu jasangarri bat sortzen lagundu nahi du. Akademia ibiltari honen helburu nagusia da herritar guztiei, Euskadi jasangarri baterako edukiak eta proposamenak, modu ulergarri eta didaktikoan, helaraztea.
  • Etorkizuneko Liderrak prestakuntza-programa Agirre Lehendakaria Centerren prestakuntza-ekimena da, etorkizunean lidergo-rolak izango dituzten gazteekin ezagutza partekatzeko.