Identitatearen eragina Gipuzkoako Gizarte Berrikuntzako kasu batzuetan, berrikuntza irekiaren ikuspegitik eta etnografiatik aztertuta

Euskara biziberritzeko eta berreskuratzeko prozesuan erreferentzialak izan diren hiru erakunde (Argia, Elkar eta Ikastolen Elkartea) aztertu ditugu, etnografiatik eta berrikuntza irekiaren ikuspuntutik, proiektu aitzindari eta berritzaile batzuk aztertuta. Erakunde horien azterketen ondorioak eta iaz aztertu genuen Elhuyarrenak aintzat hartuta, euskara biziberritzeko prozesuan egon diren balioak eta harreman sareak landu ditugu, etorkizunera begira jartzeko asmoarekin. Txosten honetan aztertutako hiru erakundeen ondorioak eta ondorio orokorrak bildu ditugu.