Home Beñat Oiartzabal
Beñat Oiartzabal
oiarzabal@agirrecenter.eus
Beñat Oiartzabal "Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies" zentroko proiektuen arduraduna da. Europako proiektuen kudeaketa ekonomiko, administratibo eta dokumentalean esperientzia du, azken urteotan Europako erakundeetan programen kudeatzaile gisa bereganatutakoa. Deialdiak koordinatzeaz eta proiektuen exekuzioa gainbegiratzeaz arduratu da, helburuak eta ezarritako eskakizunak betetzen direla bermatuz. Bere lana barne-prozesuetan kalitate-kontrolerako mekanismoak ezartzea, datuak estandarizatzea eta erakundearen aliantzak eta partzuergo estrategikoak bultzatzea izan da.
Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU) Ekonomian graduatua da, eta Bartzelonako Universitat Pompeu Fabra – Johns Hopkins Universityn Gizarte eta Politika Publikoetan Masterra egin zuen, bertan generoaren eta zaintzen arteko intersekzioan sakonduz. Era berean, Globernance Institutuan Gobernantza Irekia eta Kolaboratiboan espezializazioa du.