Cristina Uriarte

Kimika Zientzietan doktorea (1988), Katedraduna da (1997) eta Unibertsitateko Katedraduna ANECAn (2010), Kimika Fakultatean (EHU). Gipuzkoako Campuseko Kanpo Harremanetarako zuzendaria (2001-2004) eta EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea (2004-2012) izan da. Vicomtecheko Patronatuko kide (2006-2012), Biodonostia Ikerketa Institutuko Gobernu Kontseiluko kide (2009-2012), Innobasque Elkarteko kide (2008-2012), Gipuzkoa Berritzen Batzorde Betearazleko kide eta Donostiako Plan Estrategikoaren Ordezko Batzordeko presidente izan da (2008-2012).

 

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburua izan da (2012-2016) eta Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza sailburua (2016-2020), Euskal Unibertsitate Kontseiluko eta Ikerbasque Fundazioko presidentea izanik, baita Zientzia, Berrikuntza eta Unibertsitate Ministerioaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Politikaren Kontseiluko kidea ere.

 

Azkenik, Eusko Jaurlaritzako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako komisarioa izan da (2020-2024), Euskal Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Kontseiluaren funtzionamendua sustatu eta koordinatzeaz, baita Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzako Planaz arduraduna ere.