Proiektu honen barruan, ALC Longebitatearen arloko Gizarte Berrikuntzako Mugaz Gaindiko Agenda prestatzen ari da; sei esperientzia pilotuetatik ateratako erronkak, aukerak eta ikaskuntzak jasoko dituen dokumentua izango da, baita gizarte berrikuntzako gomendioak eta kasu praktikoak ere.
Transis Lab-en Belaunaldien arteko Elkartasunaren Mugaz Gaindiko I. Topaketa
Home Nuestro trabajo Transis Lab-en Belaunaldien arteko Elkartasunaren Mugaz Gaindiko I. Topaketa
Agirre Lehendakaria Centerrek Transis Lab – EFA176/06 Belaunaldien arteko Elkartasunaren Mugaz Gaindiko I. Topaketan parte hartu du, otsailaren 5ean, Gasteizko Europa Biltzar Jauregian. Eusko Jaurlaritzaren Ongizate, Gazteria eta Erronka Demografiko Sailak bultzatutako eta Interreg POCTEFA programak finantzatutako Transis Lab proiektu europarra jendaurrean aurkezteko balio izan zuen ekitaldiak.
Jardunaldiak, "Belaunaldien arteko etorkizunak eraikitzen: belaunaldien arteko politikak eta esperientziak" izenburupean, Euskadiko, Nafarroako, Akitania Berriko eta Pirinio Garaietako arduradun publikoak, ikertzaileak eta erakundeak bildu zituen, egungo erronka sozial eta demografikoen aurrean belaunaldien arteko elkartasuna indartzeko esperientziak eta ikuspegiak partekatzeko.
Transis Lab landa-eremuetako bizitza-luzeko gizarte-berrikuntzako mugaz gaindiko Living Lab bat da. Proiektuak adineko pertsona ahulen bizitza hobetuko duten konponbideak martxan jartzeko lan egiten du, hainbat lurraldetan baliabide sozialak, sanitarioak eta komunitarioak konektatuz. Landako biztanleriaren zahartzea, biztanle-galera eta hurbileko zerbitzuen sakabanatzea dira erronketako batzuk.