Larrialdi-egoerei erantzuteko adimen kolektiboa
Agirre Lehendakaria Centerrek Jayne Engle zentroko Senior Fellow eta Montrealgo McGill Unibertsitateko irakasle laguntzailearen bisita jaso du. Topaketan, Jayne Englek Polity proiektuaren esperientzia partekatu zuen, ingurune digitaletan sakontze demokratikoko prozesuetan laguntzen duen kooperatiba.
Beste ekimen batzuen artean, Polityk Engaged California bultzatu du, joan den urtean Kalifornian estatua suntsitu zuten suteen ondorioz gertatutako larrialdi egoerari erantzuteko erakunde publikoen eta gizarte zibilaren arteko elkarlanerako gunea. Tresna honi esker, ikuspegi eta erantzun-iradokizunen konplexutasuna bistaratu daiteke, parte-hartzaileek proposamenak lehenetsi, haztatu, iruzkinak gehitu eta beren iritziek erakunde publikoen erabaki-hartzean nola eragiten duten denbora errealean ikus dezaten.