whatsapp-image-2026-07-15-at-10-39-03

Eusko Jaurlaritzaren 90. Urteurrena: Nazioarteko mintegia Columbia Unibertsitatean

Aurten Eusko Jaurlaritzaren lehen gobernua eratu zeneko 90. urteurrena ospatzen da. Gertakari hori dela eta, Agirre Lehendakaria Centerrek, bere bazkide estrategikoa den AC4-Columbia University erakundearekin eta Eusko Jaurlaritzarekin elkarlanean, mintegi akademiko bat antolatu du New Yorken, ondare hori balioan jartzeko eta haren ideiak gaur egungo eztabaidekin lotzeko: polarizazio politikoari aurre egiteko tresna digital berriak eta demokrazia sendotzeko azpiegitura berriak.

 

Mintegiak gaur egungo nazioarteko testuinguruan sistema demokratikoek dituzten erronka nagusiei buruzko hausnarketa partekaturako gunea eskaini zuen, bereziki polarizazioaren ondorio negatiboetan arreta jarriz. Era berean, Eusko Jaurlaritzak eta Kataluniako Generalitateak arlo honetan garatzen ari diren estrategiak aurkeztu zituzten.

 

Bere aldetik, mintegian AC4-Columbia Universityk eta Agirre Lehendakaria Centerrek eremu digitalean garatzen ari diren ekimenak aurkeztu zituzten, eta bi erakundeen arteko lankidetza-ildo berriak aztertu ziren, demokrazia sendotzeko eta ingurune digitaletan polarizazioa kudeatzeko.

 

Mintegiak demokraziaren, gatazken ebazpenaren eta berrikuntza digitalaren arteko elkargunean diharduten nazioarteko akademiko, arduradun publiko eta berritzaile nagusiak bildu zituen. Parte-hartzaileen artean izango dira Jeffrey Shaman, Columbia Climate Schooleko dekanorde nagusia; Beth Fisher-Yoshida eta Josh D. Fisher, AC4-Columbia Universityko ordezkariak; Eusko Jaurlaritzako goi-kargudunak, tartean Ander Caballero eta Asier Aranbarri; HiTZ - Hizkuntzaren Teknologiako Euskal Zentroko (Euskal Herriko Unibertsitatea -EHU) German Rigau eta ikertzaileak; eta Kataluniako Generalitateko ordezkariak, Clelia Colombo eta Gemma Galdón, besteak beste. 

 

ALCn konpromisoa New Yorken aztertutako lankidetza-aukerei jarraipena ematea da. Zehazki, AC4–Columbia Universityrekin eta HiTZ – Hizkuntza Teknologiako Euskal Zentroarekin batera lan egingo dugu, polarizazio politikoaren mekanismoak identifikatzeko eta demokrazia kolaboratiboko eredu berrien bidez horiei erantzuteko aukera emango duten tresna digital berriak garatzeko.