Home Miren Onaindia
Miren Onaindia
Onaindia irakaslea Euskal Herriko Unibertsitateko (UPV/EHU) Ekologiako Katedraduna da eta Garapen Jasangarriaren eta Ingurumen Hezkuntzaren UNESCO Katedraren zuzendaria. Era berean, Biologia graduko irakaslea da, baita Master eta Doktoretza programetan ere. UPV/EHUko “Ingurumena eta Jasangarritasuna” Masterraren zuzendaria da.
Bere ikerketa biodibertsitatearen, paisaiaren eta ekosistemen ebaluazioaren inguruan zentratzen da, paisaiaren kudeaketa jasangarrian aplikatzeko. 14 tesiren eta 30 master-lanaren zuzendaria izan da. Guztira 70 artikulu zientifiko, liburu eta liburu-kapituluren argitalpena du, eta horrez gain, 20 argitalpen pedagogiko.
2008az geroztik, MaB-UNESCO Biosfera Erreserben Espainiako programaren Batzorde Zientifikoko kidea da (Nekazaritza eta Itsasoko Ministerioa), eta 2008 eta 2012 artean presidentea izan zen. 2009 eta 2017 artean, unibertsitatearen ordezkaria izan da Armañongo Parke Naturala (Bizkaia) Patronatoan.
Zientzia Fakultateko dekanordea (1997-2000) eta UPV/EHUko Nazioarteko Harremanetarako zuzendaria (2000-2001) izan da.