Aitziber Blanco Goikoetxea

Elkarrizketa-prozesuen erraztzailea

aitziber@berbari.eus

Linkedin 

Aitziber Blanco Goikoetxea Zuzenbide Ekonomikoan lizentziaduna da Deustuko Unibertsitatean. Guatemalan itzulitako indigenei laguntzen lau urte eman ondoren, 14 urtez aritu da Elkarri eta Lokarri gizarte-mugimenduetan lanean, euskal gatazkaren esparruan elkarrizketa eta akordioa sustatzen. Psikodramaren arloko prestakuntza egiaztatua du, eta, horrez gain, komunikazio ez-biolentoan eta errestaurazio-praktiketan trebatu da.

 

Azken hamar urteetan, Berbari Lekua bere enpresatik Memoriaren eta Bizikidetzaren arloko elkarrizketa-prozesuak eta aholkularitza-prozesuak eskaintzen ditu, bai maila politikoan, bai herritar-mailan, eta indarkeria zuzenean jasan duten pertsonen arteko errestaurazio-praktikak laguntzen ditu.

Komunitatea aniztasunetik eraikitzen dela sinetsita, elkarrizketa-espazioen ezaugarria da arreta eta zintzotasuna erdigunean jartzea, "bestearen" hurbilketa eta harrera ahalbidetuz eta, horrela, aukera partekatuak eta luzeagoak eraiki ahal izateko, problematika konplexuen aurrean.

Argitalpenak, "Bidelagun. Euskal Herriko elkarrizketa-prozesuei laguntzea. Ikasitako batzuk eta egin beharreko bide bat. " ICIP, Eines de pau # 29. 2023