Mikel Álvarez

Proiektu koordinatzailea

mikel@agirrecenter.eus

Linkedin

Mikel Álvarez “Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies”-eko proiektu-koordinatzailea da. Unibertsitate garaitik egon da zentroari lotuta, praktikaldi desberdinetan hainbat proiektuetan lagunduz. Gradu Amaierako Lanean Gipuzkoako Foru Aldundiaren Gipuzkoa Deep Demo programa aztertu zuen, zentroarekin lankidetza esparrua duena, eta Master Amaierako Lanean Agirre Lehendakaria Centerren ikuspegi metodologikoa aztertu zuen Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntza politikak aztertzeko, 1979an autogobernua berrezarri zenetik eta 2030eko proiekzioarekin. Gaur egun, zentroko hainbat proiektutan ari da lanean, eta Ktool tresna digitalaren informazio-kurazioa eta garapenean dihardu. Humanitate Digital Globaletan graduatua da Mondragon Unibertsitatean, eta Gizarte Zientzietako Ikerketa Eredu eta Arloei buruzko masterra du Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU). Gaur egun, doktoregaia da Euskal Herriko Unibertsitatean (UPV-EHU), non inpaktua sozialaren ebaluazioa erronka konplexuen aurrean eta bere itzulpena erremina digitaletan ikertzen duen, Ktool-aren garapenarekin lotuta.