PHOTO-2025-10-29-16-43-34

ALC-k eta Rethink Irelandek Irlandako osasun mentalari buruzko ikasketa-komunitatearen topaketa berri bat dinamizatu dute

ALCk, Rethink Irelandekin lankidetzan, osasun mentalari buruzko ikaskuntza-komunitatearen topaketa bat egin zuen Dublinen, eta gizarte-berrikuntzan espezializatutako 30 erakunde bildu ziren. Topaketaren helburua, alor honetan esperimentazio portafolio berri bat eraikitzea eta Praktika Komunitatearen hurrengo fasea elkarrekin diseinatzea  izan zen.


Lehen jardunaldian, Irlandako ekosistemaren mapeoaren aurrerapenak aurkeztu ziren, Ktool tresna digitalaren bidez, eta parte-hartzaileek kosorkuntza saioetan lan egin zuten, lankidetza-aukera berriak identifikatzeko. ALCk VIDAS plataforma ere partekatu zuen, Espainiako gizarte-zerbitzuen eta zainketen eraldaketari aplikatutako ikuspegi sistemikoaren adibide gisa.

Bigarren jardunaldian hurrengo urteko helburuak zehaztu ziren, Ktoolean adimen artifizialaren erabilera aztertu zen eta prozesuaren eraginari buruzko hausnarketa kolektiboa egin zen: osasun mentalari buruzko elkarrizketak nola aldatzen ari diren, zer lotura berri sortzen ari diren eta ikaskuntza partekatuak nola bultzatzen duen adimen kolektiboa.