Adimen artifizialean oinarritutako elkarrizketa-azpiegiturak berrikuntza sozialeko prozesuetan
Doktoregaia — Julen Larrañaga Martinez de Agirre
Doktorego-programa — Gizartea, Politika eta Kultura, Euskal Herriko Unibertsitatea (EHU)
Tutorea — Jone Martínez Palacios
Nola bilakatu daitezke bizipen eta iritzi pertsonalak elkarrizketa kolektibo edo interpretazio partekatu?
Entzutea une jakin batzuetako elkarrizketa eta tailerretara mugatzen denean, zaila izan daiteke askotariko pertsonengana iristea, denboran zehar entzuten jarraitzea eta jasotako ekarpenak interpretazioetan zein erabakietan txertatzea. Berrikuntza sozialeko prozesuetan, adimen artifizialean oinarritutako elkarrizketa-botek parte hartzeko une gehiago eskain ditzakete, aurrez aurreko elkarrizketak, talde-saioak eta bestelako kanalak osatuz. Jasotakoa parte-hartzaileei itzultzen ere lagun dezakete, hasierako interpretazioak elkarrekin eztabaidatu eta berrikus ditzaten.
Tesiak aztertuko du komunitateek beren egoera elkarrekin interpretatzeko zer aukera dituzten botak beste entzute-kanalekin uztartzen direnean. Ikertuko da ea botek ordura arte entzun gabeko ahotsak eta ikuspegiak jasotzen laguntzen duten eta, hala bada, zer baldintzatan. Ekarpenek arazoak berriz planteatzean, erantzun berriak probatzean eta erabakiak hartzean zer leku duten ere aztertuko da. Arreta berezia jarriko da zer hartzen den interes orokorrekotzat, nork moldatu edo auzitan jar ditzakeen interpretazioak eta nork erabakitzen duen ekarpenak zertarako erabil daitezkeen argitzen. Ikerketa benetako kasuen azterketa kualitatiboan oinarrituko da.