Julen Larrañaga

Proiektu koordinatzailea

julen@agirrecenter.eus

Linkedin

Julen Larrañaga antropologoa eta programen koordinatzailea da Agirre Lehendakaria Center for Social and Political Studies-en. Bere lana berrikuntza sozialeko prozesuen diseinuan eta akonpainamenduan oinarritzen da, ikuspegi parte-hartzailetik eta "misioetara" bideratuta. Bere lan-ildo nagusien artean, Guggenheim Bilbao Museoa Urdaibain zabaltzeko entzute-prozesua koordinatu du, baita zaintza-sistema ikuspegi komunitarioarekin eraldatzeko hainbat proiektu ere. Era berean, zentroak Gipuzkoako Foru Aldundiarekin eta Kutxa Fundazioarekin duen lankidetza koordinatzen du, elikaduraren eta mugikortasunaren esparruetan "misio" kolaboratiboak garatzeko. ALCn sartu aurretik, proiektuen koordinazioan lan egin zuen Garabiden, eta garapen komunitarioari lotutako nazioarteko proiektuak koordinatu zituen Ekuador eta Kolonbia bezalako herrialdeetan.