IMG_3575

Galdakao Zeugaz auzoen arteko lehen bilkura egin da

2026ko ekainaren 17an Galdakao Zeugazeko auzoen arteko lehen saioa egin zen. Topaketa honetan, urtebeteko lanaren emaitzak partekatu ziren eta auzokideek entzute gune desberdinetan helarazitako beharrei nola erantzun zaien erakutsi zen. Behar eta helburu hauek hiru gai nagusitan egituratu ziren: komunitatearen konektibitatea, auzoen bidezko lana eta komunikazioaren hobekuntza tresna digitalen bitartez.

 

Jardunaldian zehar, udalerriko profil eguneratuak erakutsi ziren K tool-en, ALCren tresna digitalean, udalerriko mapa sozialak zer nolako bilakaera izan duen ikusteko. Abian dauden proiektuen aurrerapenak ere partekatu ziren, hala nola Bengoetxe eta Tximelarre auzoetako dinamikak, death café-ak, partaidetzarako tresna digitalen arteko lotura eta komunitate-konektorearen esperientzia pilotua; azken figura honek dagoeneko erakutsi ditu bere onurak eta fase berri batean garatzen jarraituko du.

Interpretazio kolektiboa

Saioak taldekako lan-espazio bat izan zuen pertzepzioak kontrastatzeko eta galdera honi elkarrekin erantzuteko: Nola sor dezakegu Galdakao konektatuago bat, jada badugunarekin?. Lan-mahaiek gako hauek utzi zituzten:

 

  • 1.mahaia: Belaunaldien arteko topaketa sustatzea eta espazio publikoa berreskuratzea proposatu zuen kaleko eguneroko jardueren bitartez, haurtzaroko lanari garrantzia ematearekin batera, pantailen erabileraren aurrean.

     

  • 2. mahaia: Konektorea auzoetan fisikoki kokatzea proposatu zuen, inguruko "radar" gisa, konektoreak osasun-zentrora hileroko bisitak koordinatzea eta Galdakao Zeugazen urteurrena aprobetxatzea proiektua zabaltzeko.

     

  • 3. mahaia: Dauden ideiak zehazteko beharra azpimarratu zuen, kolektibo ahulenen irisgarritasuna hobetzea, Aperribai bezalako tokiko sareak inplikatzea eta pertsona migratuen inklusioa aktiboki lantzea.

     

Saio honetan adierazitako lehentasunetako bat prozesuko momenturen batean parte hartu duten pertsona guztiekin jarraipena eta itzulera indartzeko beharra izan zen, Galdakao Zeugaz mugimenduaren bultzadan sortutako aurrerapen eta ikaskuntzak komunikatuz, eta entzute prozesua irekita eta herri osoarekin partekatuta mantenduz.

 

Gune hauetan lehenetsitako ekimen ezberdinei jarraipena eman ahal izateko, talde eragilea indartzea adostu zen "komunitate-konektoreen" figuraren bitartez, komunitate-konektorearekin eskuz esku lan egingo dutenak.