Nazio Batuek Agirre Lehendakaria Centerren lana nabarmendu dute Garapenerako Adimenari buruzko gida berrietan
Home Nuestro trabajo Nazio Batuek Agirre Lehendakaria Centerren lana nabarmendu dute Garapenerako Adimenari buruzko gida berrietan
Development Intelligence as an Engine for Recovery and Systems Change lanak ALCk Euskadin izandako esperientzia aurkezten du eraldaketa sistemikoak bultzatzeko erreferentziazko kasu gisa.
Garapenerako Nazio Batuen Programak (PNUD), Mohammed bin Rashid Al Maktoum Ezagutzarako Fundazioarekin (MBRF) batera, Development Intelligence as an Engine for Recovery and Systems Change (Policy Brief 03, Knowledge Project seriekoa) txostena argitaratu berri du. Informazio bolumen handiak ingurune aldakorretan erabaki baliagarri nola bihurtu aztertzen du gidak, eta ALCek Euskadin egindako lana nabarmentzen du horren adibide nagusi gisa.
Txosteneko beste kasu batzuek larrialdien aurreko erantzun azkarrean jartzen dute arreta, baina dokumentuak, hain zuzen ere, kontrakoa azpimarratzen du ALCren esperientzian: esku hartu aurretik entzute kolektiboari (sensemaking) eta esperimentazioari lekua emateko jardutearen premia geldiaraztearen garrantzia. «Zer» eta «nola» bakarrik geratu beharrean, ALC metodologiak «zergatia» txertatzen du politika publikoen fase bakoitzean, arriskuak murrizteko eta eragin handiagoa lortzeko.
Ikuspegi hori praktikara eramateko, argitalpenak Euskadin osasun mentaleko eta zaintza-zentroetatik komunitateko bizitzarako trantsizioan pertsonei laguntzeko ALCk egindako lana jasotzen du, hiru elementu giltzarri balioetsiz:
- Tokiko datuak eta kontakizunak: Zifra eta adierazle tradizionalak narrazio etnografikoekin uztartzea, erronka bakoitzaren atzean dauden faktore kulturalak ulertzeko.
- Adimen partekatua: Hainbat eragile aldian-aldian interpretazio kolektiboko espazioetan biltzea, ikaskuntzak lotzeko eta proiektu isolatuak saihesteko.
- Simulazio digitala eta AA: Tresna irekiak eta adimen artifiziala erabiltzea lan egiten den ekosistema mapatzeko eta politika publikoen hainbat eszenatoki ingurune seguru batean probatzeko, praktikara eraman aurretik.