Diseño sin título (13)

Talentu erreleboa ALC-n: Beñatek eta Ikerrek praktikaldia amaitu dute eta Arthur lantaldera batu da

Mondragon Unibertsitateko gure ikasleek praktikaldia amaitu dute Agirre Lehendakaria Centerren, eta horrekin batera, nazioarteko kide berri bat batu da gure IAP programara.

Beñat GorostizagaHumanitate Digital Globalak” graduko azken urteko ikasleak bere praktikaldia amaitu du, karrerako hirugarren mailatik gurekin elkarlanean aritu ondoren. Denbora honetan, zentroko funtsezko proiektuetan parte hartu du aktiboki eta, hain zuzen ere, berriki aurkeztu du bere Gradu Amaierako Lana (GRAL), Guggenheim Urdaibai proiektuaren entzute prozesuan zentratua.

 

Bestalde, Iker Etxebarria Bilbaok, gradu bereko hirugarren mailako ikasleak, zentroan egindako egonaldia amaitu du. Denbora honetan, Euskadiko zientzia, teknologia eta berrikuntza politiken bilakaeraren azterketan lan egin du, 1979an autogobernua berrezarri zenetik 2030erako proiekzioraino.

International Agirre Program (IAP) programara batzea

Aldi berean, ongi etorria ematen diogu Arthur Amaliri. IAP (International Agirre Program) programaren bidez batu da lantaldera, zentroko gizarte-berrikuntzako proiektuetan parte hartzeko eta gure nazioarteko sarea indartzeko.

 

Arthur Amalir Ingeniaritza Masterra ikasten ari da Columbia Unibertsitatean, eta prestakuntza sendoa du matematikan, fisikan eta datuen azterketan. Gizarte-sistema konplexuak ulertzeko eredu informatikoen diseinua da bere espezialitatea.