Berrikuntza inklusiboa Manchesterren eta Cardiffen
Agirre Lehendakaria Centerrek mintegi batzuk egin ditu ekainean Manchesterren eta Cardiffen, Ingalaterran eta Galesen bultzatzen ari diren berrikuntza inklusiboko ereduak sakon ezagutzeko. Topaketa horiek Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza (ZTB) arloko euskal politiken 50 urteko ikerketaren barruan kokatzen dira. Ikerketa hori ALC garatzen ari da Cristina Uriarteren zuzendaritza zientifikoaren pean.
Lehenengoa Manchesterreko Unibertsitatean izan zen, Elvira Uyarra (Alliance Manchester Business Research) irakaslearen bultzadari esker, eta bigarrena Cardiffeko Unibertsitatean egin zen, Kevin Morgan eta Rick Delbridge (Center for Innovation Policy Research) irakasleek antolatuta. Bi topaketetan berrikuntza-, zientzia- eta teknologia-sistemak aztertzen espezializatutako ikerketa-taldeetako ordezkariek parte hartu zuten, bai eta Greater Manchester Combined Authority eta Cardiff Capital Region enpresetako zuzendaritza-taldeek ere.
Cardiffen, mintegiaren buru Adam Price izan zen, Galesko gobernuko Enpresa eta Energia ministro berria, zeinak bere gobernuaren eta euskal erakundeen arteko harremana estutzeko konpromisoa iragarri duen, euskal esperientzian inspiratutako garapen zientifiko eta teknologikorako agentzia berri bat abiarazteko.