Diseño sin título (15)

Berrikuntza inklusiboa Manchesterren eta Cardiffen

Agirre Lehendakaria Centerrek, Elvira Uyarra (Manchester University) irakaslearekin lankidetzan, mintegi bat egingo du ostiral honetan, ekainaren 26an, Manchester eskualdea (Greater Manchester Combined Authority) bultzatzen ari den eskualde-berrikuntzaren eredua sakon ezagutzeko eta zientzia, teknologia eta berrikuntzaren euskal sistemarekin alderatzeko. Ondoren, Cristina Uriarte buru duen ALCko ordezkaritza, ikerketaren zuzendaria, Cardiffera joango da. Galesko hiriburuan, unibertsitateak alor horretan egindako lana ezagutzeaz gain, Centre for Innovation Policy Research-ekin (CIPR), Cardiff Capital Regioneko ordezkariekin eta Galesko gobernu berriko kideekin topaketak egitea aurreikusi da.